Aurkezpeneko irudia (argazkia: bizkaiabasket.com)

Hogei bat ekitaldi prestatu ditu Bizkaiko Saskibaloi Federazioak bere 75. urteurrenerako

Oihane Agirregoitia, Bilboko Udaleko Gazte eta Kirol Zinegotziak lehendabizi “Federazioa zoriondu” nahi izan zuen bere “75ºurteurrenarengatik, eta bertan lan egin duten pertsotna eta kirolariei, haiek baitira Federazioa bizirauteko arrazoia”, eta gainera “saskibaloiak, Bilbon eta Bizkaian izan du, dauka eta izango duela une handiak, eta bertan izan da, dago, eta izango da Federazioa”.

Agirregoitiak goraipatu du Federazioaren lana Kirol arlotik haratago doala “Federazioa hainbat arlo ezberdinetan aipatu behar dugu, baina hiruretan egingo dut batik bat: Internazional mailan egindako ekitaldi ezberdinetako agente garrantzitsu gisa, oinarriko kirolarekin duen konpromisoa eta saskibaloiaren promozioan egiten duen lana, eta noski, helarazten dituen balore ezberdinengatik, eta ez soilik kirol arlokoak, esfortzua, gainditzea eta talde lana besteak beste. Baita ere, gizartearen kohesioa, integrazioa edota ezinduen artean kirola egitea bultzatzea ere aipatu behar dira”. Zinegotziak ere goraipatu zuen saskibaloia dela gure lurraldean emakumezkoen lizentzia gehien dituen kirola, eta beraz “generoen arteko ezberdintasuna murrizten lagundu dute”.

Bestalde, Carlos Sergio Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Saileko Aholkularia denak “etxean jokatzen zuela aipatu zuen, izan ere Federazio hau nire bizitzako partaide izan da, Federazio mailan, eta baita jokalari txar, hala moduzko entrenatzaile gisa, zuzendari gisa eta noski zaletu moduan ere”.

Diputazioaren ordezkariak Federazioak 75º urteurrena egin izana goraipatu zuen, izan ere balio handiko datua da “batez ere gizarte honetan soilik tituluak eta garaipenak ikusten direnean, baina 75 urtez bizirautea, eta tarte honetan lanean jardutea da garrantzitsuena, abtez ere Bizkaiko Saskibaloi Federazioak irudikatzen dituen baloreengatik, Diputazioko Kirol Arlotik goraipatu nahi dugu”.

Besteak beste, “Federazioa adibidea da berrikuntzan, garapenean, gestioan eta informazioan beste emaitzak kontuan izan barik”, eta German Mongeri “grina berarekin eta ilusio berarekin lanean jarraitzeko eskatu dio”.

German Monge, Bizkaiko Saskibaloi Federazioko Presidenteak Carlos Sergiok eginiko hitzei erantzuten hasi du bere hitzaldia “ni bezala, jokalari txarra izan zienen, baina aldiz, entrenatzaile ona izan zinen, eta zara, eta zuzendari moduan, oso entregatua zara, eta zinez eskertzen dizut duzun kargua duzula, oraindik CB Getxeko Presidente jarraitzen duzu, Federazioarentzat ohorea da”.

Hitz horrez gain, Federazioarentzat 75ª urteurrenak duen garrantzia goraipatu du Mongek. “Begirada zenitalean ikusiriko saskiratze bat sinbolizatzen du, eta ikusten dagoenari berau gainditzea gonbidatzen dio, kirol honek duen magia ikusteko. Saskiko sarea mugatua dago 75º urteurrenarengatik, eta hauek dira Federazioak dituen urte kopurua, 1941ean hasi zenez geroztik. Irudia ‘Basket gara - Somos basket’ esloganarekin osatzen da, eta horrekin, kirola bizitzeko modu bat sinbolizatzen du, izan ere kirolarekin milaka bizkaitarrek hazi egin dira, eta balore hauek elkarbanatzen darraite”.

PROGRAMATUTAKO EGUTEGIA

Gaurko ekitaldian ia hogei ekitaldi aurkeztu dira, eta zehazki hurrengoak izango dira, “beste batzuk sor daitezke urtean zehar”, gaineratu zuen federazioko presidenteak.


- "Camisetas de Élite". Gure hiru talde esanguratsuenean logoaren ezartzea: Bilbao Basket, Gernika Bizkaia, eta Bilbao BSR.

- "MVPs de Bizkaia". Federazioko Presidente eta Batzar Nagusiaren eskutik, domina bana emango zaie formakuntza mailan Bizkaian federatuak dauden pertsonei, eta baita Bilbao Basket, Gernika Bizkaia eta Bilbao BSRk aurkari izango dituzten taldeei.

- "Tirando a tablero". Bizkaiko talde guztiei pegatina batzuk banatuko zaizkie euren lehiaketetan erabiltzen diren tauletan ipintzeko.

- "Balón Escolar 2016". Bizkaiko eskoletan zehar, 3.000 baloi baino gehiago banatuko dira, diseinu berezi batekin, eta berau otsailean hasiko da.

- "Gigabalón de Oro". Federazioaren lokalaren kanpoan Baloi handi bat ipiniko da Federatuak dauden jokalariek sinatu dezaten nahi balute, eta geroago berau ekitaldi ezberdinetara eramango da.

- "All Star Day". Martxoaren 20ª, igandea, Bilbao Arenan eta haren inguruetan Bizkaiko hiru talde esanguratsunek joka dezaten nahi da, egun guztiko jardunaldia izango delarik.

- "Exposición retrospectiva del baloncesto bizkaino". Apirilaren 1etik maiatzaren 31ra bitartean, Bizkaian saskibaloiak izan duen ibilbidea errepasatuko duen erakustaldi bat izango da, Bilboko Udaletxearen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin.

- "75 años de baloncesto en Bizkaia". Ekainerako aurreikusten da liburu bat argitaratzea, Bizkaiak 75 urte hauetan izan duen ibilbidea ikusteko, eta berau Angel Gil de Celisek zuzenduko du BizkaiaBasket Fundazioko Idazkariak.

- "75 años en 1 imagen". Argazki bat egingo da, eta bertan bizkaiko jokalariak irudikatuak izango dira, persona batek urte bat irudikatuko duelarik, Bizkaia Pilotalekuan egingo da ekitaldi hau.

- " Final Four de Juniors y Cadetes de Bizkaia”. Lehenengoak apirilaren 29 eta 30ean eta maiatzaren 1ean, eta bigarrengoak, maiatzaren 6, 7 eta 8an, batera jokatuko dira eta Federazioaren historian lehen aldiz, Bilboko La Casilla Kiroldegian izango dira.

- "Campus Master". Maiatzaren 19an Harlem Globetrottersak Bilbao Arenan izango dira, eta beraiekin "master class" bat izango da mago hauekin batera, hainbat ume izango dira Federazioaren Teknifikazio eta Detektatze Programan daudenen artean.

- "Subida al monte". Ekainean, Federazioak bat egingo du Bocineros Mendietara igotzeko ohiko ekintzarekin, eta kasu honetan, Kolitza mendia igoko da.

- "Gala conmemorativa del 75º Aniversario del Baloncesto Federado en Bizkaia". Ekainaren 17an Euskalduna Jauregian egingo da, eta ondoren Bizkaiko Saskibaloi Familiari irekia egongo den afaria egingo da.

- "Video conmemorativo 75º Aniversario". Galan egingo den ezusteetako bat, aipatu daitekeen bakarra, 75 urte hauetan egindako historiarekin egindako dokumentalaren argitaratzea.

- "Noche Blanca". Federazioa, haren BizkaiaBasket Fundazioa eta Bakuba Fundazioak Bilboko Encarnazio Plazan egingo duen "performance", amaiera solidarioa eta partehartzailea izango duena, eta bertan musika eta saskibaloia elkartuko dira.

- "Clinic de Entrenadores de Baloncesto 75º Aniversario". Uztailaren 2an, La Casilla Kiroldegian Entrenatzaileei zuzendutako Klinika izango da, eta bizkaiko saskibaloiari loturik diren entrenatzaileei zuzendua izango da. Bertan, Bizkaian halako ekitaldietarako dagoen errekorra gainditzea espero da.

- "1er Campeonato Oficial de Beach Basketball". Uztailaren 16 eta 17an, Bizkaian egingo den lehen hondartza saskibaloi txapelketa izango da, Club Ugesaski Kirol eta Sopelako Udalaren laguntzarekin.