Jumar Gasteiz (argazkia: @Cosecha86CB)

Cafes Aitona Askatuakek aldeak handitu ditu

Cafes Aitona Askatuak liderrago da, 64-73ko emaitzarekin Leioa SBTren zelaian irabazi eta Mungia SKk Tecnun SDren aurka galdu ostean.

Donostiarrek garaipen garrantzitsua erdietsi zuten bizkaian, eta lehen laurdenetik aurrea hartu zuten partidan (15-18). Leioa SBTk lan handia eman zien, eta atsedenaldira 27-33koarekin heldu baziren ere, Ormaetxearen mutilek hirugarren laurdenean apurtu zuten, 21 puntuko abantaila lortu eta amaieran etxekoek 9 puntutara murriztu zituzten aldeak.

Tecnun SDk ere garaipena erdietsi zuen Mungia SKren aurka 77-74ko markagailuarekin. Porrot honekin, Mungia SKk bi garaipeneko aldea dute liderrarekiko. Bi taldeek partida berdintsua eskeini zuten, eta berau luzapenean erabaki zen, Garcia kanpotarraren saskiratzeari esker 67nako berdinketarekin amaitu zen arauzko denbora. Luzapenean kanpotarrek ongi ekin bazioten ere (67-74), etxekoek lortutako 10-0eko partzialak markagailua iraultzea ekarri zuen, garaipena etxean lagaz.

Carnicas San Marcialek bolada onean darrai, eta seigarren garaipena jarraian erdietsi du, oraingoa Jumar Gasteizen aurka 66-62ko emaitzari eskerLehen zatian, talde bakoitza laurden batean gailendu ostean, 28-26ko emaitzarekin heldu ziren, eta partida amaitzeko bi minuturen faltan ere berdintasun hori agerikoa zen (59-57). Orduan, Zamarreņo etxekoaren hirukoari esker, iruindarrek aldea lortu zuten markagailuan, eta amaierako hori erabakiorra izan zen garaipena lortzeko.

Narra Oņati Aloņa Mendik ez zuen arazo handirik izan Urdaneta mendean hartzeko, eta 55-84ko emaitzarekin nagusitu ziren. Garaipen honekin, gipuzkoarrek bizkaitarrekin bat egin dute sailkapenean, seina garaipen eta porrotekin direlarik.

La Trattoria Napoletana Barrena Berri STk arnas pixkat hartzen du 68-85ko emaitzarekin Paules Barakaldo mendean hartu eta gero. Partida emaitzak esaten duena baino berdintsuago joan zen, eta azken laurdenaren hasieran bost puntuko abantaila soilik zuten (49-54), baina azkenengoan kanpotarrek saskiratutako 31 puntuek min handia eman zien etxekoei, kanpotarrei garaipen garrantzitsua emanaz.

Jardunaldia Portugalete OSKren garaipenarekin amaitu da, Goierri Verkol 70-68ko emaitzarekin mendean hartu eta gero, eta baita Hotel Gran Bilbao Berrio Otxoaren garaipenarekin, bostgarren garaipena jarraian erdietsi baitute, 81-84ko emaitzarekin Salleko Renault Autonervion menderatuta.