Enosch Wolf (argazkia: zornotzast.eus)

LEB Platako hiru ordezkarientzat garaipenak asteburuan

Landutako eta garaipen garrantzitsua erdietsi zuen Sammic ISBK CB Tarragonaren zelaian (68-70). Azpeitiarrak 13 puntuz behetik izan baziren ere (44-31), garaiz erreakzionatzea lortu zuten, eta 14 segundoren faltan, Xabier Orozen jaurtiketa libreari esker bi puntuz goitik amaitu zuten partida, nahiz eta etxekoek garaipeneko hiruko saskiratzea izan zuten. Nikola Cirkovic serbiarra 19 punturekin izan zen azpeitiarren saskiratzailerik onena.

CB Tarragona 68 - 70 Sammic ISB

Saenz Horeca Araberrik bolada onean darrai, eta 62-86ko emaitzarekin Simply Olivar mendean hartzea lortu zuten. Gasteiztarrek lehen laurdenetik aurrea hartu zuten markagailuan (18-24), eta bigarren zatian jokoa errazago kontrolatzen jakin izan zuten. Parker Smith, 20 punturekin, eta hiruko marratik 6tik 6, izan zen saskiratzailerik onena, non Beau Levesque ere aipagarria izan zen 15 puntu eta 10 erreboterekin.

Simply Olivar 62 - 86 Saenz Horeca Araberri

Garaipen garrantzitsua erdietsi zuen Zornotza STk, 74-56ko emaitzarekin Brico Depot Valladolid mendean hartu eta gero. Garitaoinandiarenen ez zuten ongi hasi partida (16-20), baina bigarren laurden onari esker (25-7), markagailua irauli eta aurretik ipini ziren. Partidaren amaieran, kanpotarrek aldeak murriztea lortu bazuten ere, berau 18 puntutan ipini zituzten. Heldu berria den Enosch Wolf izan zen aipagarriena 17 puntu eta 15 erreboterekin.

Zornotza ST 74 - 56 Brico Depot Valladolid