Tyron De Lattibeaudiere, MVP (argazkia: Jull Roc)

LEB Platako hiru ordezkarientzat asteburu txarra

Bigarren itzulia porrotarekin ekin die gure hiru ordezkariek, azken minutuetan erabaki diren partidetan.

Sammic ISB 78-84ko emaitzarekin galdu zuen Fundacion Lucentumen aurka. Bigarren laurdenean Iker Buenoren mutilek 19 puntuko abantaila izatera egon ziren, baina azken minutuetan aurkariek aldeak murriztea lortu (45-35), eta bigarren zatiaren hasieran alikantekoek etxekoen barneko jokoko arazoak gainditzen jakin izan zuten. Nikolas Skouen 19 punturekin izan zen etxekoen partidako jokalaririk onena.

Sammic ISB 78 - 84 Fundacion Lucentum

Saenz Horeca Araberrik ezin Marin Ence Peixegalegorekin, eta 80-82ko emaitzarekin galdu zuten, atsedenaldirako ondo zihoan partidan (50-40). Galiziarrek ez zuten Tyron De Lattibeaudiere gelditzeko modurik aurkitu (30 puntu eta 10 errebote), gerora jardunaldiko MVPa, baina bigarren zatian bere defensa hobetu, eta aldeak murrizten joan ziren, aurretik ipini ziren arte. Azken jokaldian Fabio Santanak partida irabazteko aukera izan zuen, baina bere jaurtiketa ez zen sartu, eta garaipena galiziara joan zen.

Saenz Horeca Araberri 80 - 82 Marin Ence Peixegalego

Zornotza STk ezin izan zuen liderraren etxean irabazi, eta 76-69 galdu zuen luzapena behar izan zuen partidan. Mikel Garitaonandiaren mutilek ongi lan egin zuten, eta azken uneetara aurretik heldu baziren ere (56-59) Youngek, taularen laguntzarekin azken unean sartutako hirukoak partida luzapenera eraman zuen, eta bertan, ezin izan zuten partidan zehar egindako jokoa egin, eta etxekoak nagusi izan ziren. Arturo Cruz 16 punturekin izan zen bizkaitarren saskiratzailerik onena, eta porrot honekin, playoffetatik kanpo geratu dira.

Carrefour El Bulevar Avila 76 - 69 Zornotza ST