Zornotza ST - Saenz Horeca Araberri (argazkia: zornotzast.eus)

Saenz Horeca Araberrirentzat Zornotza STren aurkako derbia

Larrea Kiroldegiak lehen itzuliko azken euskal derbia hartu zuen, eta berau Saenz Horeca Araberrirentzat izan zen (70-88). Lehen laurden bikain bati esker (14-29), partida aldeko ipini zitzaien, eta horrela partida kontrolatzea lortu zuten. Fabio Santana antolatzailearen gidaritzapean (25 puntu eta 8 errecuperazio), jardunaldiko MVPa, izan zen gasteiztarren jokalaririk aipagarriena. Zornotzarren partetik Ander Garcia (12 puntu) eta Joseba Estallado (12 puntu) izan ziren saskiratzailerik onenak.

Zornotza ST 70 - 80 Saenz Horeca Araberri

Marinen Sammic ISBk ezin izan zuen Kopan sartzeko txartela eskuratu, 82-75eko emaitzarekin galdu zuten partida berdintsuan. Lehen hiru laurdenak berdin joan ziren, eta azkenengoan, Iker Buenoren mutilek ez zuten asmatu saskira begira, eta galiziarrek baliatu zuten garaipena lortzeko. Jordan Semple izan zen gipuzkoarrentzat jokalaririk onena 23 puntu eta 17 erreboterekin.

Marin Ence Peixegalego 82 - 75 Sammic ISB