Portugalete OSK - Jumar Gasteiz (argazkia: @cosecha86CB)

Cafes Aitona Askatuakek urtea lidertzan amaitu du partida bateko abantailarekin

Cafes Aitona Askatuakek 2015.urtea lidertzan amaitu du, eta garaipen bateko aldea mantentzen du Mungia SKren aurka, non azken jardunaldian bi taldeek garaipena lortu zuten.

Donostiarrak 72-76ko emaitzarekin nagusitu ziren Natra Oņati Aloņa Mendiren aurka. Lehen zatian etxekoek kontrolatu zuten partida (39-28), baina bigarren zatian etxekoak hasi ziren nagusitzen, partida hirugarren laurdenean berdintuz. Azken minutuan kanpotarrek bost puntuko abantaila zuten, eta berau mantentzen jakin izan zuten.

Mungia SKk 56-67ko emaitzarekin menderatu zuen Salleko Renault Autonoervion hirugarren laurdenean apurtu zen partidan. Atsedenaldira lau puntuko abantaila zuten (23-27), baina bigarren zati hasiera onari esker, non 12-28ko partziala lortu zuten, aldeak hogei puntutara handitu zituzten, partida apurtuz.

Leioa SBTk garaipena lortu zuen Goierri Verkolen aurka 69-62ko emaitzari esker. Defentsako lan onari esker txapelketan talde erasokorrenetakoa den taldea frenatzen jakin zuten, eta horri esker erritmo baxuagoari esker garaipena lortu zuten, eta orain sailkapenean gipuzkoarrekin bat egin dute.

Urdanetak garaipena lortu zuen 64-83ko emaitzarekin Latrattoria Napoletana Barrena Berri STren aurka. Loiukoak uneoro aurretik joan ziren markagailuan, eta purka apurka aldeak handitzen joan ziren. Atsednealdirako sei puntuz goitik baziren ere, hirugarren laurden amaieran jada hamarretik gora ziren (52-66), partida apurtuz.

Erroibide Irunek goruntz darrai, eta laugarren garaipena erdietsi dute jarraian Tecnun SDren aurka oraingoa (63-80). Iruindarrek ongi hasi zuten partida, eta 10-27ko partzialarekin aurrea hartu zuten markagailuan. Bigarren zatia aldeak 22 puntutaraino igo zituzten, eta azkenean etxekoek aldeak apur bat murriztea lortu zuten.

Jumar Gasteizek garaipena erdietsi zuen Portugalete OSKren aurka 57-98ko emaitzari esker. Atsedenaldirako jada partida apurtuta zegoen (26-49), eta bigarren zatian lasaitzeaz gain, partida apurtzea lortu zuten kanpotarrek.

Hotel Gran Bilbao Berrio Otxoak garaipena erdietsi zuen Paules Barakaldoren zelaian 54-73ko emaitzari esker. Lehen zatian berdindua joan bazen ere (22-29), ez zen bigarren zatira arte apurtu partida, non Santutxukoek aldeak hogei puntutan ezarri zituzten hirugarren laurdenean.