Unamuno (argazkia: unamunosk.com)

Unamunok eta ATE Asesores Araberrik darraite Fundacion 5+11ren atzetik

Fundacion 5+11k beste aste batez sailkapeneko lehen postuan darrai, Mondragon Unibertsitatea 25-81eko emaitzarekin mendean hartu eta gero. Lehen laurdenetik arabarrak nagusi izan ziren (6-28), eta atsedenaldirako partida apurtuta zegoen (10-48). Bigarren zatian, kanpotarrak aldeak handitzen joan ziren.

ATE Asesores Araberrik ere garaipen berri bat erdietsi zuen Grupo Zaher ISBren aurka, 40-62ko emaitzari esker. Partidaren hasieratik hasi ziren kontrola bereganatzen, eta atsedenaldirako 22-31 aurretik baziren ere, hirugarren eta laugarren laurdenean aldeak nabarmen handi zituzten.

Bilbon elkar lehiatu ziren Unamuno eta Easo Haranalde, jardunaldiko partidarik erakargarrienean. Bi taldeak sailkapenean berdindurik baziren ere, bilbotarrek lortu zuten garaipena (72-65). Garaipenari esker, bilbotarrek bigarren postuan dira. Partidak 18 miinutu bizi zituen berdinurik (25-26), baina lehen zatiko amaiera onari esker, eta hirugarren laurden hasiera onarekin, 19-0eko partzialarekin partida apurtu zuten. Donostiarrek aldeak murriztea lortu bazuten ere, aldeak zazpi puntutara bakarrik lortu zuten murriztea.

Jardunaldia, Tabirako Baqueren garaipenarekin amaitu da, TAKE Tolosa 66-58 menderatuta eta garaipenarekin A1erako sailkapenera hurbiltzen dira.