Arabaren hutsartea (argazkia: Zuzenkipress)

Ausarta Barakaldo EST bakarrik geratu da lidertzan

Ausarta Barakaldo EST are eta liderragoa da 55-62ko emaitzarekin CBSI Embalajes Blancoren zelaian nagusitu eta gero, porrot bakarra duen talde bakarra baita. Bizkaitarrek ez zuten erraz izan errioxarren zelaian irabazteko, eta partida guztian zehar lehiatu behar izan zuten sailkapenaren erdikaldean mantentzen den taldea gainditzeko.

Garaipen kopuru berarekin, baina porrot bat gehiagorekin dago Virgen Blanca Las Bellotas, gasteiztarrek garaipena lortu baitzuten gasteiztarren arteko derbian, Araba 53-63ko emaitzarekin menderatu eta gero. Atsedenaldirako atzetik baziren ere, hirugarren laurden hasierako 4-21ko partzialarekin markagailua iraultzea lortu zuten kanpotarrek hamar minutuetan ezin baitzuten ezer egin etxekoek.

Navarro Villosladak ezutekoa jaso zuen, San Antonioren aurka 64-71 galdu eta gero, nahiz eta ia partida guztian zehar markagailuan aurretik joan ziren.

Campus Prometek garaipena erdietsi zuen Burdinola Getxoren zelaian 38-60 emaitzarekin. Partida guztian zehar egindako defentsako lana erabakiorra izan zen, izan ere lehen laurdeneko 6-16koarekin markagailuan aurrea hartu zuten, eta azken minutuetan ere 9-15ekoarekin partida apurtu zuten.

Sailkapenaren behekaldean Askartzak garaipen berri bat erdietsi zuen 61-40ko emaitzarekin Cafes Aitona Askatuaken aurka, eta gauza bera egin zuen Electro Alavesa Maranistasek Astigarraga Mundarro La Salleren aurka, 55-48ko emaitzarekin, orain behekaldean lau talde direlarik bina garaipenekin.