Hotel Gran Bilbao Berrio Otxoa eta Natra Oņati Aloņa Mendi EMren aldeko laguntzan (argazkia: Facebook)

Mungia SK-k Cafes Aitona Askatuaken atzetik darrai

Cafes Aitona Askatuakek lidertzan darrai, 74-52ko emaitzarekin La Trattoria Napoletana Barrena Berri ST mendean hartu eta gero. Atsedenaldirako Ormaetxearen taldeak erabakita zuen partida (40-21), baina bizkaitarrek bigarren zatian hobetu bazuten ere, donostiarrek partida kontrolatu, eta aldeak handitzea lortu zuten, garaipen erosoa lortu arte.

Mungia SKk bigarren postuan darrai Leioa SBT 87-76ko emaitzarekin mendean hartu eta gero, portzentai onetan oinarritutako partida izan zen, nahiz eta kanpotarren partetik ere erantzun ona izan zuten.

Hirugarren postuan da Goierri Verkol, Paules Barakaldoren aurka 78-53 irabazi ostean. Gipuzkoarrek bigarren laurdenetik aurrera partidaren kontrola bereganatu zuten, eta atsedenaldirako 15 puntuz goitik ziren (40-25), berau bigarren zatian handituz.

Laugarren postuan lau talde dira, eta bertan da Urdaneta, Tecnun SD 62-52ko emaitzarekin mendean hartu eta gero. Lehen zati berdintsuaren ostean (29-30), etxekoek partidaren kontrola bereganatu, eta hiurugarren laurdenean hamaika puntuz goitik ezarri ziren (55-44), eta azken laurdenean berau mantentzearekin nahikoa izan zuten, bi taldeek saskiratzeko arazo handiak izan zituzten laudenean.

Erroibide Irun laukote horretara gehitu da bost garaipen eta lau porrotekin, Portugalete OSK 73-58ko emaitzarekin mendean hartu eta gero. Iruindarrek aurretik joan ziren bigarren laurdenaz geroztik (34-29), eta bigarren zatian aldeak handitzen joan ziren nahiz eta sei minuturen faltan 57-55ekoa zegoen markagailuan. Une horretan erreakzionatu, eta garaipena lortu zuten etxekoek.

Salleko Renault Autonervionek ere garaipena lortu zuen Jumar Gasteizen aurka, amaierara arte erabaki ez zen partidan. 70-74 nagusitu ziren, eta hirugarren laurdena 53nako berdinketarekin amaitu bazen ere, azkenean kanpotarrek garaipena 4,60 metroko marratik erabaki zuten, amaieran lortutako jaurtiketa libreei esker hain zuzen ere.

Jardunaldia, Hotel Gran Bilbao Berrio Otxoaren garaipenarekin amaitu da, 83-69ko emaitzarekin Natra Oņati Aloņa Mendi mendean hartu eta gero. Etxekoek lehen hiru laurdneetan partida kontrolpean izan bazuten ere (65-42), Santutxukoen erlaxazioa baliatu zuten gipuzkoarrek aldeak murrizteko.