Zornotza STko Ibon Carreto (argazkia: zornotzast.eus)

Saenz Horeca Araberrik eta Zorntotza STk berriz ere garaipena lortu dute

Sammic ISB lehen postutik aldegin du 76-81eko emaitzarekin Carrefour El Bulevar de Avila liderraren aurka. Partida azken minutuetan erabaki lehen hiru laurden berdintsuen ostean (57-57). Sei minuturen faltan, Iker Buenoren taldeak sei puntuko abantaila izan zuen, baina kanpotarrek erreakzionatu, eta azpeitiarren lehen porrota lortu zuten etxean. Jordan Semple 18 puntu eta 9 erreboterekin izan zen azpeitiarren jokalaririk aipagarriena.

Sammic ISB 76 - 81 Carrefour El Bulevar de Avila

Saenz Horeca Araberri Play Offetako postuetan kokatzen da, 63-74ko emaitzarekin Instituto de la Fertilidad Clinicas Rinconen zelaian irabazi eta gero. Une oro markagailuan aurretik joan ziren, eta arabarrak atsedenaldira 15 puntuz goitik baziren ere (27-42), hirugarren laurden txar batekin abantaila hiru puntutara murriztu zuten etxekoek. Baina berriz ere, azken laurden onarekin garaipena arabara ekartzea lortu zuten. Beau Levesque 20 puntu eta 12 erreboterekin izan zen arabarren jokalaririk aipagarriena.

Instituto de la Fertilidad Clinicas Rincon 63 - 74 Saenz Horeca Araberri

Zornotza STk garaipen garrantzitsua erdietsi zuen Viten Getafe azken sailkatuaren aurka, 80-76ko emaitzari esker, eta horri esker, Mikel Garitaonandiaren mutilek jaitsiera postutik ihes egitea lortu dute. Lehen laurdenari esker, markagailuan aurretik joan (27-13), baina kanpotarrak apurka apurka aldeak murrizten joan baziren ere, eta urduritasuna agertzen joan bazen ere, garaipena etxean geratu zen. Guztira sei jokalarik gainditu zuten hamar puntuko langa.

Zornotza ST 80 - 76 Viten Getafe