Derbian berriz ere Gernika Bizkaia nagusi (argazkia: gernikasaski.com)

Gernika Bizkaiarentzat Añares Rioja ISBren aurkako derbia

Liga Femeninako jardunaldian, derbi bat jokatu da, eta hau ere Gernika Bizkaiaren aldekoa izan zen. Mario Lopezen neskek ez zuten arazorik izan Rioja Añares ISB mendean hartzeko, eta 97-58ko emaitzarekin irabazi, eta Erreginaren Kopan sartzeko aukerekin darraite. Lehen laurdenetik bizkaitarrak nagusi izan ziren, eta atsedenaldirako jada 49-32 aurretik ziren. Lasaitu ez ezik, bizkaitarrak aldeak handitzen joan ziren, Joseba Lizarralderen neskei denboraldiko emaitzarik latzea lortuz. Gisela Vega, 19 punturekin etxekoen partetik onena izan zen, lau jokalarik hamar puntuko langa gainditzea lortu zuten partidan. Azpeitiarren partetik, Roselis Silva (20) eta Marina Davidova (18) izan ziren saskia ikusi zuten jokalariak.

Gernika Bizkaia 97 - 58 Rioja Añares ISB

IDK Gipuzkoak denboraldiko lehen garaipena lortu zuen Josean Gasca Kiroldegian Campus Prometeren aurka, bi luzapen izan zituen partidan. 57 segunduren faltan Covingtonek saskiratutako jaurtiketa libre batek partida 54na berdindu zuen, eta partida luzapenera eraman zuen. Bertan, 66-63 donostiarrak aurretik zirela, Estebasen hirukoak berriz ere luzapenera eraman zuen, baina azken honetan, donostiarrak nagusi izan ziren, eta 77-68ko emaitzarekin nagusitu ziren. Bravard (23), Sarr (19) eta Novo (16)k osatutako hirukoteak garrantzi handia izan zuen garaipenean.

IDK Gipuzkoa 77 - 68 Campus Promete