Leioa SBT (argazkia: clickleioa.com)

Goikaldean aldeak mantentzen dira

Cafes Aitona Askatuakek zazpigarren garaipena erdietsi zuen Urdaneta 84-40ko emaitzarekin mendean hartu eta gero. Hasieratik amaierara arte donostiarrak nagusi izan ziren eta atsedenaldirako partida erabakita zegoen (42-18). Orduan, donostiarrek intentsitatea jaitsi zuten, nahiz eta garaipen erosoa erdiestea lortu zuten.

Mungia SKk lidertzaren atzetik darrai, eta asteburuan garaipen landua lortu Paules Barakaldoren zelaian 53-60ko emaitzarekin. Partida hasiera on baten ostean (18-10), etxekoek ezin izan zuten kanpotarren erreakzioa gelditu, eta bigarren laurdenean markagailua iraultzea lortu zuten (25-29). Bigarren zatian, aldeak handitzen joan ziren (34-52), baina etxekoek azken laurdenean aldeak murriztea lortu bazuten ere (46-52), mungiarrek ongi eutsi zien garaipenari.

Tecnun SDk hirugarren postuan darrai 53-64ko emaitzarekin Portugalete OSKren zelaian irabazi ostean. Donostiarrek hasieratik kontrolatu zuten partida, eta hasiera onari esker (8-15), markagailuan aurrea hartu, eta horrekin jokoa kontrolatzen jakin zuten. Horrela, apurka aldeak handitzen joan ziren (27-47), eta orduan heldu zen etxekoen erreakzioa, nahi baino beranduago, partida irabazteko beranduegi baitzen dagoeneko.

Goierri Verkol garaipenak erdietsiz darrai, eta bere joko azkarrari esker, gipuzkoarren arteko derbian Natra Oņati Aloņa Mendi 83-56ko emaitzarekin menderatzea lortu zuen. Gonzalezen taldeak hasieratik aurrea hartu zuen markagailuan (31-13), nahiz eta oņatiarrek atsedenaldirako aldeak nabarmen murriztu zituzten (37-32). Bigarren zatian, etxekoek berriz ere euren jokoa ezarri, eta aldeak handitzen joan ziren, apurka-apurka garaipena lortuz.

Leioa SBTk goiko postuetan darrai, berriz ere garaipena lortu eta gero, oraingoan Jumar Gasteiz menderatu eta gero (70-49). Lehen zatian etxekoek ongi kontrolatu zuten partida, atsedenaldian 40-32, eta bigarrengoan aldeak handitzen joan ziren, hein batean hirugarren laurdenean jasotako sei puntuei esker. Horrela, 16 puntuz goitik ipini ziren azken laurdenaren hasieran, eta bertan, aldeak hogei puntutan mantenduz garaipena lortu zuten.

Jardunalida Erroibide Irunen eta Hotel Gran Bilbao Berrio Otxoaren garaipenarekin amaitu da. Gipuzkoarrek 49-51eko emaitzarekin mendean hartu zuten Salleko Renault Autonervion, eta Santutxukoek aldiz, bi luzapenen ostean La Trattoria Napolitana Barrena Berri menderatu zuten 86-89ko emaitzarekin.