4║ jardunaldiko Paules - Portugalete (argazkia: barakaldodigital.com)

Cafes Aitona Askatuak sailkapeneko goikaldean mantentzen da

Cafes Aitona Askatuak sailkapeneko lehen postuan mantentzen da beste aste batez, 54-81eko emaitzarekin Hotel Gran Bilbao Berrio Otxoa mendean hartu eta gero. Mikel Ormaetxearen mutilek partida bikaina jokatu zuten Bilbon, eta Santutxuko taldea mendean hartzea lortu zuten, partida guztian nagusi izan eta gero.

Bigarren postuan darrai Mungia SK, bizkaitarrek Natra O˝ati Alo˝a Mendi 57-52ko emaitzarekin mendean hartu eta gero. Partida estua joan zen amaiera arte, eta bertan, etxekoak finago aritu ziren saskira begira, eta horri esker lortu zuten garaipena.

Lau garaipenekin eta hiru porrotekin dira sei talde, eta horietatik lehena da Tecnun SD 64-48ko emaitzarekin Salleko Renault Autonervion mendean hartu eta gero. Sestaokoek ongi ekin zienten partidari (13-17), baina Beristainen mutilek errekazionatu, eta atsedenaldira aurretik heldu ziren (32-28). Bigarren zatian, nagusi izan ziren, eta 8-0eko partzialarekin azken laurdenaren hasieran ihes egitea lortu zuten.

Paules Barakaldo laugarren postura jaisten da Jumar Gasteizen aurka 64-54ko emaitzarekin galdu eta gero. Bizkaitarrek ongi ekin zien partidari (17-20), eta atsedenaldira hiru puntuz goitik heldu ziren. Bigarren zatian, ordea, etxekoek partida kontrolatzen hasi ziren, eta defentsako lanari esker, hirugarren laurdena aurretik amaitu zuten, hein batean jasotako zazpi puntuei esker. Azken laurdena hamar puntuko abantailarekin hasi zuten, eta nahiz eta Paules Barakaldok estutu, ez zuten partida iraultzea lortu.

Urdanetak goruntz darrai, hirugarren garaipena jarraian lortu eta gero, asteburuan Portugalete OSK 76-67ko emaitzarekin menderatu eta gero. Loiukoek etxean sendo darraite, eta partida landu batean garaipen garrantzitsua lortu zuten.

Goierri Verkolek garaipen garrantzitsua lortu zuen 101-66ko emaitzarekin La Trattoria Napoletana Barrena Berri mendean hartu eta gero. Lehen laurdenean aurre hartu zuten markagailuan (31-14), eta bigarrengoan kanpotarrek zerbait erreazkionatu bazuten ere, berriz ere hirugarren laurdenean 28-13ko partzialarekin partida apurtu zuten, garaipena etxean utziz.

Jardunaldia Erroibide Irunen garaipenarekin amaitu da, 79-74ko emaitzarekin Leioa SBT mendean hartu eta gero. Partida kanpotarren kontrolarekin hasi zen, eta atsedenaldira hiru puntuz goitik heldu ziren (31-34). Abantaila hori bigarren zatiko erdikaldean berdindu zuten etxekoek, eta amaiera estu batean, etxekoek hiru puntuko abantaila bazuten ere, Martinezek saskiratutako jaurtiketa libreei esker, Ayestaren hirukoak partida luzapenera eraman zuen. Bertan, etxekoak partidaren kontrola lortu, eta garaipena lortu zuten.