Cafes Aitona Askatuak (argazkia: askatuak.com)

Cafes Aitona Askatuak bakarrik gelditu da lidertzan

Cafes Aitona Askatuak bakarrik gelditu da lidertzan, Goierri Verkol 74-66ko emaitzarekin menderatu eta gero, eta Mungia SKren porrota baliatuz. Donostiarrek partidaren hasieratik aurrea hartu zuten markagailuan, eta hasiera berdintsu baten ostean, Ormaetxearen mutilek partidaren kontrola bereganatu, eta atsedenaldira zazpi puntuko abantailarekin heldu ziren (36-29). Hirugarren laurdenean berau 13 puntutara igo bazituzten ere (50-37), urretxuko taldeak erreakzionatu zuen eta aldeak murriztea lortu zuten.

Mungia SKk ezin izan zuen garaipena lortu Trattoria Napoletana Barrena Berri STren zelaian, eta 57-50ko emaitzarekin galdu zuten. Etxekoek atsedenaldirako aurretik ziren markagailuan, defentsan egindako lan onari esker (36-23), eta bigarren zatian partida erabat apurtu zen. Izan ere, zailtasunak zituzten bi taldeek saskiratzeko, eta 7-4ko partzial baten ostean, aldeak handitu zituzten etxekoek, eta berau amaiera arte mantendu, azken minutuetan mungiarrek lortutako 0-10ko partzialarekin aldeak murriztea lortu zituzten arte.

Paules Barakaldo bigarren postura igo da 66-55eko emaitzarekin Erroibide Irún mendean hartu eta gero, eta sailkapenean Leioa SBTrekin berdindurik dira, azken hauek Tecnun SD 91-89ko emaitzarekin mendean hartu eta gero. Erritmo altuko partida izan zen, eta bi taldeak fin aritu ziren saskira begira, eta azken minutuetan etxekoek markagailua irauli ostean erdietsi zuten garaipena.

Urdanetak 62-69ko Hotel Gran Bilbao Berrio Otxoaren zelaian garaipena erdietsi zuen, eta horri esker, sailkapenean goruntz doa. Partida lehen zatian berdindurik joan zen (34-34), baina bigarren zatian etxekoek ongi hasi bazuten ere, Goirienak entrenatzen duen taldea aurretik heldu zen hirugarren laurden amaieran (51-47), azken laurden bikain batekin, kanpotarrek markagailua irauli, eta garaipena lortu zuten.

Natra Oñati Aloña Mendik ere garaipena lortu zuen Jumar Gasteiz 72-58ko emaitzarekin mendean hartu eta gero. Paritdaren hasieran, kanpoko saskiratzeei esker hamar puntuko abantaila lortu zuten etxekoek atsedenaldirako (35-25), eta bigarren zatian, arabarrek aldeak hiru puntutara murriztu bazituzten ere, Judezen taldearen erreakzioa heldu zen, eta 15-4ko partzialarekin berriz ere lasaitasuna ezarri zuen jokoan, garaipena lortuz.

Azkenik, Salleko Renault Autonercionek ere garaipena erdietsi zuen 64-41eko emaitzarekin Portugalete OSK mendean hartu eta gero. Etxekoek ongi ekin zien partidari, eta lehen laurdenaren amaieran 21.6 aurretik ziren. Fernandezek entrenatzen duen taldeak berdin jarraitu zuen, eta atsedenaldira 21 puntuko abantailarekin heldu ziren (36-15). Bigarren zatian heldu zen abantailik handiena, berau 27 puntutara igoz (52-25).