Atletico San Sebastianek ezin garaipena lortu (argazkia: isb.eus)

Lehiaketa talde garaitezinik gabe geratu da

Sei jardunaldi pasa behar izan dira lehiaketa talde garaitezinik gabe geratzeko, eta orain hiru dira sailkapenaren goikaldean diren taldeak.

Atletico San Sebastianek denboraldiko lehen porrota erdietsi zuen Tabirako Baqueren aurka 65-57ko emaitzarekin galdu eta gero, eta basketaveragea aldeko dutenez, lehen postura igo dira. Partidaren hasieratik etxekoek eraman zuten partidaren kontrola, eta lehen laurdenaren ostean (13-5), defentsako la nona mantendu, eta atsedenaldira hamalau puntuz goitik heldu ziren (29-15). Bigarren zatian, kanpotarrek hobetu zuten, eta horrela aldeak murriztea lortu zuten, azken minutura 49na berdinduz. Partida luzapenera joan zen, eta bertan, etxekoek atzetik hasi bazuten ere (49-53) markagailua iraultzea lortu, eta garaipena erdietsi zuten.

CB Valle de Egües da lehen postuko hirukoaren azken sailkatua, 80-64ko emaitzarekin Universidad Deusto Loiola Ind. mendean hartu eta gero. Nafarrek erosotasunez lortu zuten garaipena, iazko denboraldi onaren ostean, aurten erritmoa hartu ez duen taldearen aurka, eta jada lau porrot daramatza jarraian.

Goiko hirukotearen atzetik, eta lau garaipen eta bi porrotekin da 5+11 Fundazioa 69-59ko emaitzarekin Centro de Estudios Mikeldi Unamuno mendean hartu eta gero. Lehen zatia berdintsua joan zen, eta bilbotarrak puntu bateko aldearekin heldu ziren atsedenaldira (36-37), baina bigarren zatian, Ortunen mutilen erreakzioa heldu zen, eta markagailuan aldeak handitzen hasi ziren, zazpi-zortzi puntuko aldeekin aritu zirelarik, gehienez 13 (68-55).

Biok2.com OKEk ere garaipena erdietsi zuen Electro Alavesa Marianistasen zelaian 93-97ko emaitzarekin luzapena behar izan zuen partidan. Lehen laurden berdintsuaren ostean (17-19), etxekoek partidaren kontrola bereganatu zuten bigarren laurdenean eta atsedenaldira sei puntuko abantailarekin heldu ziren (44-38). Bigarren zatian, etxekoek aldeak mantentzea lortu bazituzten ere, azken laurdenean ordiziarrek markagailua iraultzea lortu zuten 0-8ko partzialari esker (74-79). Azken minutuan, etxekoen saskiratze bati esker, partida 84na berdindu eta partida luzapenera joan zen. Bertan, jaurtiketa libreetan izandako portzentaiei esker garaipena erdietsi zuten.

Asteburu txarra Disdira Bitxitegia ISBrentzat, Getxoren aurka (52-57) eta Electro Alavesa Marianistasen aurka (80-59) galdu baitzuten bigarren jardunaldian atzeratutako partidan.

Azpeitian, Getxo SBk lortutako garaipenarekin sailkapenean talde azpeitiarra berdintzea lortu du, nahiz eta lehen laurdenetan etxekoak nagusi izan ziren (44-37). Baina azken laurdenean getxoztarrek lortutako 6-20ko partzialari esker markagailua irauli zuten, eta Gutierrezen mutilek garaipena lortu zuten.

Azpeitiarren asteburu txarra Gasteizen amaitu da, non atzeratutako partidan Electro Alavesa Marianistasek 49-16ko partziala erdietsi eta garaipena lortu zuten.

Burladak ere garaipena erdietsi zuen GDKO Ibaizabalen aurak bigarren laurdenetik aurrera kanpotarren aldeko ipini zen partidan (73-78). Izan ere, nafarrek alde horretan 8 puntuko abantaila lortu zuten (32-40), eta atsedenaldiaren ostean, etxekoek ahaleginak egin bazituzten aldeak murrizteko, kanpotarrek ongi erantzuten zieten. Minutu eskas baten faltan, GDKO Ibaizabal ountu bakarrera kokatu bazen ere (70-71) baina etxekoek ezin izan zuten markagailua irauli, eta kanpotarrek garaipena lortu zuten.

Askartza Claretek denboraldiko lehen garaipena lortu zuen Paduraren aurka (57-82), lehen laurdenetik kontrolpean izan zuten partidan (10-22). Nagusitasunak lehen zati guztian mantendu zen, atsedenaldira 27 puntuko abantailarekin helduz (25-52). Bigarren zatian, etxekoek hobetu bazuten ere, eta aldeak murriztea lortu ere (46-70), vaina azken hamar minurutetan leioakoek berriz ere jokoaren kontrola bereganatu, eta aldeak ongi kontrolatuz garaipena lortu zuten.