Arabako Federazioaren Gabonetako Kanpusa

Azken urteetan bezala, Arabako Saskibaloi Federazioak Gabonetako Kanpusa antolatu du (mixtoa) 10 eta 14 urte bitarteko neska-mutilentzat.

Abetxuko Kiroldegian diren kirol instalazioetan izango da Kanpusa.

Lan saioak, Arabako Federazioko teknifikazio programan diren entrenatzaileek zuzenduko dituzte.

Goi Mailako Entrenatzaile Titulua duen Joseba Redondo izango da Kanpuseko zuzendaria.

Izen-emateak:

Arabako Saskibaloi Federazioko egoitzan, Cercas Bakas Kalea 5, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.

Mezu elektroniko bitartez ere abenduaren 21a bitarte ere egin ahalko dira izen-emateak campus@basketaraba.com helbidean. Kasu honetan, izen-ematearekin batera bidali beharko da ordain-agiria..

Plaza mugatuak dira, eta behin Federazioak ezarritako langa gaindituz gero, ez da izen-emate gehiagorik onartuko.
Ordainketa: 75 gure Kutxabankeko zenbakian sartu behar da.

ESO7 2095 3159 31 1090143990

Kanpusaren ordutegia 9:00etatik 13:00etara

inscripcion_2015.pdf