Joseba Iglesias, MVP (argazkia: feb.es)

TAKE Tolosak eta Mondragon Unibertsitateak jarri dute asteburuko albiste onak

TAKE Tolosak garaipenak erdiesten dabil, eta liderra den Megacalzado Ardoitik garaipen batetara mantentzen da 80-84ko emaitzarekin Baloncesto Venta de Bañosen zelaian irabazi eta gero. Lasak (18), Artetxek (13) eta Azaldegi anaiek; Jon (16) eta Beñat (12)ek osatutako kanpoko lerroak min handia eman zien etxekoei. Lehen jardunaldian galdu ostean, hiru garaipen daramatzate tolosarrek.

Baloncesto Venta de Baños 80-84 TAKE Tolosa

CB Santurtzi SK denboraldiko lehen porrota jaso du Igualitario Cantabria Estelaren aurka 85-80ko emaitzarekin galdu eta gero. Jardunaldiko jokalaririk onena izan den Joseba Iglesiasen 37 puntu eta 9 erreboteak, guztira 43 puntuko balorazioa, ez dira nahikoak izan garaipena lortzeko. Halare, Imanol Adanen mutilak hurbil izan ziren markagailua iraultzeko.

Baloncesto Venta de Baños 80-84 TAKE Tolosa

Mondragon Unbiertsitateak denboraldiko bigarren garaipena erdietsi zuen CB Clavijoren zelaian 49-63ko emaitzarekin mendean hartu eta gero. Josu Larreategiren mutilek egindako defentsa erabakiorra izan zen garaipena lortzeko arerio zuzen baten aurka, eta erasoan Iker Barberok saskiratutako 13 puntu eta 8 erreboteak ere aipagarriak izan ziren.

CB Clavijo 49-63 Mondragon Unibertsitatea

Easok ezin izan zuen garaipena erdietsi Santanderren La Gallofa & Coren aurka, eta amaieran erabaki zen partidan 82-79ko emaitzarekin galdu zuten. Iñigo Del Valle (18 puntu) izan zen taldeko jokalaririk aipagarriena, eta hari gehitu zitzaizkien Asier Azpeitia (15 puntu) eta Mikel Sanz (14 puntu) jubenilak. Porrot honekin, donostiarrak sailkapeneko erdikaldean dira.

La Gallofa & Co 82-79 Easo

Leihoak Zarautz ZKE hurbil izan zen denboraldiko lehen garaipena erdiesteko, izan ere Iñaki Jimenezek entrenatzen duen taldeak 77-72ko emaitzarekin galdu zuten CB La Flecharen aurka, hirugarren laurdenean ihes egin zien partidan. Bertan etxekoek ihes egin zuten, eta azken laurdenean aldeak mantendu zituzten, eta alferrikakoak izan ziren Aitzol Eguskitzaren 23 puntuak.


CB La Flecha 77-72 Leihoak Zarautz ZKE