Leioa SBTk Portugalete garaitu zuen  (argazkia: leioasbt.com)

Cafes Aitona Askatuakek Mungia SK menderatu eta lidertzan da berdindurik

Cafes Aitona Askatuakek Mungia SKri denboraldiko lehen porrota eman dio, eta bizkaitarrekin batera dago sailkapenean lidertzan berdindurik. Partida berdindurik joan zen, eta azken minutuetan erabaki zen (57-62). Partida mungiarren kontrolarekin hasi zen, eta haiek izan ziren lehenak markagailuan aurretik jarri zirenak, hein batean donostiarrek izan zituzten arazoak tarteko. Apurka-apurka donostiarrek partidaren erritmoa bereganatu, eta aldeak murrizten joan ziren, bigarren zatian markagailua irauli zuten arte. Partidaren amaierara oso estua heldu zen, eta bertan Ormaetxearen mutilek ongi eutsi eta garaipena eskuratu zuten.

Paules Barakaldok ezin izan zuen garaipena eskuratu Tecnun SDren zelaian, eta 82-74 galdu ostean, lidertzari garaipen batetara kokatzen dira. Partida ongi hasi ziren bizkaitarrek, eta lehen laurdena markagailuan aurretik amaitu bazuten ere, donostiarren erreakzioa heldu zen bigarren laurdenean, markagailua irauli eta atsedenaldira hamar puntuz goitik heltzeko (48-38). Bigarren zatian, donostiarrek berdin jarraitu zuten, eta Beristainen mutilek 16 puntuko abantaila izan zuten. Ruizenek ordea, ez zuten amore eman, eta lau puntutara ipini ziren (73-69) baina berriz ere donostiarren portzentaiak erabakiorrak izan ziren garaipena lortzeko.

Narra Oņati Aloņa Mendik goikaldeko postuetan mantentzen da Erroibide Irunen zelaian 67-81 nagusitu eta gero. Judezen mutilak sendo mantendu ziren partida guztian zehar, etabetxekoek ezer egin zezaketeen haiei aurre egiteko.

Goierri Verkol ere hobe bidean da Hotel Gran Bilbao Berrio Otxoa 53-44ko emaitzarekin menderatu eta gero. Etxekoek egindako lehen laurden onari esker (23-12) markagailuan aurrea hartu zuten, eta defentsako lanari esker abantaila hamabost puntutan mantendu zituzten. Horrela, partida oso geldoa joan zen, eta horretaz baliatu ziren gipuzkoarrak garaipena eskuratzeko.

Leioa SBTk da hiru garaipenekin diren multzoko azken sailkatua Portugalete OSK 68-70ko markagailuarekin mendean hartu eta gero. Partida 15-2ko partzialarekin hasi zen. Kanpotarren erreakzioa heldu zen, eta apurka apurka aldeak murrizten joan ziren, markagailua iraultzea lortu zuten arte. Amaieran, dena erabaki zen unean, etxekoek baloia izan zuten garaipena lortzeko, baina jaurtitako hirukoa ez zen sartu, eta garaipena Leioa SBTrentzat izan zen.

Urdanetak 78-52ko emaitzarekin mendean hartu zuen Salleko Renault Autonervion, Loiukoek partidaren hasieratik kontrolpean izan zuten partidan. Atsedenaldirako jada 16 puntuko abantaila zuten (44-28) eta hirugarren laurdenean ez zuten ezustekorik nahi, eta aldeak handitzen joan ziren hogei puntutan kokatu arte.

La Trattoria Napoletana Barrena Berri STk ere garaipena erdietsi zuen, oraingoan Jumar Gasteizen zelaian 57-59ko emaitzarekin. Partida berdintsua joan zen, eta inork ez zuen partidaren kontrola bereganatu eta horri esker amaiera estua izan zuen. 57-53koarekin heldu zen minutu luze baten faltan, eta kanpotarrek Manezoren jaurtiketa libreei esker markagailua irauli zuten.