Centro de Estudios Mikeldi Unamuno - Disdira Bixitegia ISB (argazkia: unamunosk.com)

Atletico San Sebastianek irabazi du lidertza jokoan zegoen partida CB Valle de Egüesen aurka

Atletico San Sebastianek lidertzan darrai, lidertza jokoan partidan 56-54ko emaitza estuarekin CB Valle de Egües mendean hartu eta gero. Kanpotarrek ongi ekin zien partidari, eta lehen laurdena 13 puntuko abantailarekin amaitu zuten (6-19). Baina Luis Comendadorrenak aldeak murrizten hasi ziren atsedenaldirako zortzi puntutan utziz (22-30), vaina partidako unerik garrantzitsuenak hirugarren laurdenean heldu zen, 17-0eko partziala lortu zuten donostiarrek markagailuan aurre hartuz (39-33) nahiz eta laurdena puntu bateko aldeaz amaituz. Azken laurdenean berdintasuna mantendu zen, eta amaieran 54nako berdinketa apurtu zuen talde donostiarrak, Quintanaren saskiraketa bati eskerEn los últimos diez minutos la igualdad se mantuvo hasta el último minuto, a escasos segundos del final el marcador reflejaba un empate a 54 que se rompió tras una canasta de Quintaba que terminó por dar el triunfo a los locales.

Beste talde garaitezina oraingoz Disdira Bixitegia ISB da, azpeitiarrek 62-69ko Centro de Estudios Mikeldi Unamuno mendean hartu eta gero. Lehen laurdenaren amaierarako azpeitiarrak hamar puntuz goitik ziren (14-24), eta atsedenaldirako 15 puntutara igo zituzten (21-36). Bigarren zatian, etxekoek markagailua estutu zuten defentsako lanari esker, eta sei puntutara murriztu zituzten aldeak lau minuturen faltan (51-57). Azken minutuetan, Astigarragaren mutilek erreakzionatu zuten, eta abantailak murriztea lortu eta garaipena lortu zuten.

Tabirako Baque sailkapeneko bigarren postura igo da Askartza Claret 48-71eko emaitzarekin mendean hartu eta gero. Partida berdintsua joan zen 17.minutura arte, vaina bertan 2-17ko partzial batek partida apuirtu zuen, atsedenaldira 29-39koarekin helduz. Atsedenaldiaren ostean, bi taldeek defensa estutu zuten, aldeak mantenduz. Halere, azken laurdenean berriz ere kanpotarrek 7-20ko partziala lortu eta markagailuan ihes egitea lortu zuten, partida erabak apurtuz.

5+11 Fundazioak berriz ere garaipena lortu du, oraingoan Universidad Deusto Loiola Ind.mendean hartu eta gero. Arabarrak 73-78ko emaitzarekin nagusitu ziren, markagailuan alde asko izan zuen partidan. Kanpotarrek 11 puntuko abantaila izan zuten bigarren laurdenean (20-31), baina etxekoek erreakzionatu, eta atsedenaldira puntu bat goitik heldu ziren (38-37). Bigarren zatian, arabarrek berriz ere partidaren kontrola bereganatu zuten nahiz eta markagailuan berdindurik jarraitu. Azken laurdenean erabaki zen partida, eta bertan Ortunen mutilek izan zuten hasiera ona erabakiorra izan zen hamaika puntuko abantaila lortu baitzuten bi minuturen faltan (62-73).

Biok2.com OKEk hirugarren garaipena lortu du jarraian GDKO Ibaizabal 86-61eko emaitzarekin mendean hartu eta gero. Etxekoek lehen laurdenetik partida ongi kontrolatu zuten (21-13), eta apurka-apurka aldeak handitzen joan ziren, laurden guztietan abantaila handitzen joan zirelarik eta guztietan hogei puntuz goitik saskiratuz.

Getxo SB Electro Alavesa Marianistasen aurka nagusitu zen 61-47ko emaitzarekin, non lehen zatia berdintsua amaitu zen, eta gainera arabarrak aurretik zirelarik (20-23 atsedenaldian). Bigarren zatian, etxekoek partidaren kontrola bereganatu zuten, eta hirugarren laurdena markagailuan puntu bat behetik zirelarik amaitu (36-37). Azken laurdeneko hasieran, etxekoek lortutako 10-0eko partzialarekin, markagailua irauli zuten, eta azken minutuetan lasaitasunarekin jokatzen jakin zuten, garaipena lortuz.

Jardunaldia Paduraren garaipenarekin amaitu da, 67-68 nagusitu baitziren Burladaren zelaian, eta hórrela bizkaitarrek denboraldiko bigarren garaipena erdietsi zuten.