Mungia SK lidertzan darrai (argazkia: zonabizkaina.com)

Mungia Skk sendo darrai lehen postuan

Mungia Skk beste aste batez sailkapeneko lehen postuan darrai, 51-66ko emaitzarekinHotel Gran Bilbao Berrio Otxoa mendean hartu eta gero. Kanpotarrek defentsako lana baliatu zuten garaipena lortzeko, eta horri esker partida ongi kontrolatu zuten, aldiz, Santutxukoek ezin izan zuten euren erritmoa bilatu.

Sailkapaneko bigarren postuan dira Paules Barakaldo eta Cafes Aitona Askatuak, lehenek Portugalete OSK mendean hartu zuten 91-46ko emaitzarekin. Hasieran lortutako 23-4ko partziala erabakiorra izan zen, izan ere, minutuak pasa ahala aldeak handitzen joan ziren.

Bestalde, Cafes Aitona Asktuak berriz ere garaipena lortu du Jumar Gasteizen aurka oraingoan. 57-51 nagusitu ziren Ormaetxearen mutilek, eta hein batean, egindako lehen zati bikainari esker. Lehen laurdenean 18-9 aurretik ziren, eta atsedenaldira 37-19koarekin heldu ziren. Bigarren zatian, donostiarrek erritmoa jaitsi zuten, eta horretaz baliatu ziren arabarrak, 2-16ko partzialarekin aldeak murrizteko, eta laugarren laurden amaiera aldean bost puntutara kokatzeko (50-45, 37. min), baina donostiarrak garaiz erreakzionatu eta garaipena lortu zuten.

Narra Oņati Aloņa Mendi berriz ere sailkapenaren goikaldera hurbildu da, 74-72ko emaitzarekin Tecnun SD mendean hartu eta gero. Kanpotarrek ongi ekin zioten partidari, eta Beristainen mutilak ziren partidaren kontrola zutenak. Donostiarrak hain ongi ziren partidan, atsedenaldia baino lehen hogei puntuko abantaila zuten (30-50). Bigarren zatian, Judezen mutilen erreakzioa heldu zen, eta hirugarren laurden amaierarako aldeak murriztea lortu zituzten (57-65). Azken laurdenean, bide beretik jarraitu zuten, eta 10-1eko partzialarekin, markagailua iraultzea lortu zuten.

Erroibide Irunek ere garaipena lortu zuen, 74-77ko emaitzarekin La Trattoria Napoletanaren zelaian. Gipuzkoarrak ia partida guztian zehar aurretik izan ziren, eta hirugarren laurdenaren erdialdean hamar puntuko abantaila izan bazuten ere (40-50), bizkaitarrak aldeak murrizten joan ziren apurka apurka, laurden amaieran esaterako (51-56). Azken hamar minutuetan, gipuzkoarrek ongi kontrolatu zuten partida, eta aldeak zazpi puntutan mantendu zituzten. Halere, puntu bakarrera ipintzea lortu bazuten ere (74-75), azken minutuan Ruanoren bi jaurtiketa librek partida erabakita utzi zuten.

Leioa SBTk 66-59ko emaitzarekin mendean hartu zuen Salleko Renault Autonervion, lehen laurdenetik kontrolatu zuten partidan. Atsedenaldirako jada 15 puntuko abantaila zuten (32-17), baina bigarren zatian aldeak murriztea lortu zuten bizkaitarrek (46-40). Gehiago hurbiltzea lortu zuten ere partida amaitzeko bost minuturen faltan (52-48), baina berriz ere etxekoen erreakzioa heldu zen partida apurtuz.

Jardunaldia Goierri Verkolen garaipenarekin amaitu da, 69-55eko emaitzarekin Urdanetaren aurka denboraldiko bigarren garaipena lortuz, eta bizkaitarrak garaipen batekin utziz.