Cafes Aitona Askatuak (argazkia: askatuak.com)

Mungia SK bakarrik da lidertzan

Mungia SK da sailkapeneko lehen postuan, Goierri Verkol 93-57ko emaitzarekin mendean hartu eta gero. Etxekoek partida ia erabakita utzi zuten lehen laurdenean, izan ere bertan jada hamaika puntuko aldea zuten (26-15), eta bigarren laurdenean 50-25 ziren aurretik. Bigarren zatian, partida erabakita utzi zuten, aldeak hogeita hamar puntuko abantaila lortu baitzuten.

Bizkaitarren atzetik bost talde dira berdindurik, eta horietatik lehena da Cafes Aitona Askatuak. Gipuzkoarren arteko derbian Erroibide Irunen aurka galdu arren, bigarren postuan dira donostiarrak. 69-64ko emaitzarekin nagusitu ziren iruindarrak, lehen laurden berdintsua izan zuen partidan (13-11). Bigarren laurdenean hiruko marratik izandako portzentaiei esker, etxekoek aldeak 8 puntuko abantaila lortu zuten (36-28), eta hirugarrengoan hamalau puntutara igo zituzten (45-31, 25min). Une horretan, Ormaetxearenen erreakzioa heldu bazen ere, aldeak murriztea lortu zituzten, nahiz eta ez zen nahikoa izan garaipena lortzeko.

Tecnun SD da hirugarren sailkatua, La Trattoria Napoletana Barrena Berri ST erraztasunez menderatu eta gero (101-66). Donostiarrek partida bikaina jokatu zuten, eta bizkaitarrek ezin izan zuten donostiarren erritmo altua mantendu. Erritmo horretan, Beristainen mutilek saskia erraztasunez ikusten zuten, eta lehen laurdenean jada hamar puntuko abantaila zuten (25-15). Aldea handitzen joan zen bigarren laurdenean, eta atsedenaldian emaitza 48-29koa zen. Hirugarren laurdena berdintsua joan bazen ere, 26-9ko partziala lortu zuten azken laurdenean, partida erabat apurtuz.

Paules Barakaldok ere ezin izan zuen garaipena erdietsi Salleko Renault Autonervionen aurka 54-49ko emaitzarekin galdu eta gero. Partida berdintsua joan zen, eta defentsako lanek baldintzatutako partidan, erosoago aritu ziren etxekoak partida erabaki zen azken minutuetan.

Jumar Gasteizek goiko postuetan darrai, Hotel Gran Bilbao Berrio Otxoa 47-42ko emaitzarekin mendean hartu eta gero. Arabarrek partida ongi kontrolatu zuten, non lehen zatian etxekoak nagusi izan ziren. Bigarrengoan, Santutxukoen erreakzioa heldu zen, partida estutuz.

Urdanetak denboraldiko lehen garaipena erdietsi zuen, 82-47ko emaitzarekin Leioa SBT mendean hartu eta gero. Partida atsedenaldira berdintsua heldu bazen ere, hirugarren laurdenean erdietsitako 22-7ko partziala erabakiorra izan zen, partida erabat apurtuz.

Lehen garaipena erdietsi zuen beste talde bat izan zen Portugalete OSK, 73-66ko emaitzarekin Natra Oņati Aloņa Mendi mendean hartu eta gero. Etxekoek defentsako lana baliatu zuen oņatiko taldea menderatzeko, izan ere, ezin izan zuten euren barneko jokoko nagusitasuna baliatu.