FGB

Saskibaloiko II. Mailako Entrenatzaile ikastaroa Donostian

Iraupena: 140 ordu (88 bertatik bertara)

Eskakizunak:
- 18 urte beteta izan.
- Lehen mailako entrenatzaile titulua (120 ordu) edo monitore titulua (plan zaharra) eduki.
- Izen-emate orria Gipuzkoako Saskibaloi Federazioan entregatu ekainaren 17-a baino lehen, honako hauekin batera: argazki bat, NAren kopia, eta Kutxako abonu agiria.
- Izena emateko kuota 350 eurokoa da, eta KUTXAko kontu honetan sartu behar da: 2101-0200-41-0006808109; sarrera egin duen pertsonaren izena adierazi.
- Ikastaroa emango den lekua: KIROL ETXEA (Anoeta estadioaren behealdea)
- Egunak: ekaianaren 29 tik uztailaren 29-ra, 17:00etatik 21:00etara.
- Bertatik bertarako klaseetan nahitaez parte hartu behar da.
- Plaza kopurua mugatua da eta izen-emate hurrenkera zorrotz errespetatuko da.
- Ondokoa da ikastaroaren egitaraua:

PRESTAKUNTZA ETA TAKTIKA ARLOA
Norberaren oinarriak (15 ordu)
Taldearen oinarriak (25 ordu)
Joko arauak (10 ordu)

ARLO DIDAKTIKOA
Metodologia (16 ordu)
Plangintza eta ebaluazioa (15 ordu)
Talentudun kirolariak detektatu eta hautatu (4 ordu)

ENTRENAMENDU ARLOA
Taldearen zuzendaritza (3 ordu)
Partidaren zuzendaritza (5 ordu)
Jokoaren behaketa (5 ordu)
Prestakuntza fisiko aplikatua (10 ordu)
Psikologia aplikatua (7 ordu)
Joko sistemak (15 ordu)

GARAPEN PROFESIONALERAKO ARLOA
Legeria, kudeaketa eta inguru profesionala (10 ordu)

GUZTIRA 140 ORDU.

Ekainaren 29an, 17:00etan, aurkeztuko da ikastaroa eta ikasle guztiek han egon beharko dute.

Nº 12 CURSO GRADO II DONOSTIA 2011.doc FVB Carta alumnos Curso GRADO II .doc FVB IMPRESO INSCRIPCION grado II.doc