Electro Alavesa Marianistasek lortu zuen garaipena derbian (argazkia: Jull Roc)

Atletico San Sebastian eta CB Valle de Egües dira garaitezin bakarrak

Atletico San Sebastian eta CB Valle de Egües dira sailkapeneko lehen postuetan, biek denboraldiko hirugarren garaipena erdietsi baitute.

Donostiarrek 66-72ko emaitzarekin Askartza Claret mendean hartzea lortu zuten, eta oraingoz garaitezin darraite. Partida luzapenera joan zen garailea erabakitzeko, araudizko berrogehi minutuak berdindurik amaitu eta gero. Lehen unetik partida berdintsua joan zen, nahiz eta lehen laurdeneko azken minutuetan 0-10eko partziala erdietsi zuten donostiarrek, markagailuan aurrea hartuz, eta horrela jarraitu zuten atsedenaldira, 32-35koarekin aurretik. Bigarren zatian, kanpotarrek aurretik jarraitzen zuten markagailuan, eta bost minuturen faltan, 49-57koarekin partida erabakita zegoela zirudienean, etxekoek lortutako 8-0eko partzilarekin partida luzapenera eraman zuten. Donostiarrak bost minutu horietan esnatu, eta garaiz erreakzionatu zuten garaipena lortuz.

Bigarren postuan, garaipen berdinekin da CB Valle de Egües, 81-85eko emaitzarekin Burlada mendean hartu eta gero. Lehen laurdenean kanpotarrak ongi aritu ziren, markagailuan aurrea hartuz (16-29), eta aldeak handitu zituzten atsedenaldirako (33-48). Bigarren zatian, hirugarren laurden onari esker, aldeak murriztu zituzten, eta azken laurdenean murrizten joan ziren, azkenean markagailua iraultzetik hurbil gelditu zirelarik.

Gasteizen, 5+11 Fundazioak eta Electro Alavesa Marianistasek derbi entretenigarri bat eskaini zuten, eta azkenean garaipena bigarrengoentzat izan zen 72-74ko emaitzarekin, Ortunen mutilei denboraldiko lehen porrota emanaz. Forniesesen mutilek egindako lehen laurden onari esker, Marianistasi lehen laurdena hamabi puntuz goitik amaitzea ahalbideratu zien (10-22). Bigarren laurdenean, baskoniarren erreakzioa heldu zen, eta hiruko marratik izandako portzentaiei esker, atsedenaldira aldeak murriztu zituzten (35-39). Bigarren zatian, berriz ere kanpotarrak ihes egin zuten markagailuan, eta azken larudenean 11 puntuko abantailarekin hasi zuten. Azken minutu horietan, etxekoek erreakzionatu eta aldeak murrizten joan baziren ere, hiru minuturen faltan bederatzi puntuko aldea zuten (65-74). Kanpotarrek ezin izan zuten denbora horretan saskiratzerik lortu, eta etxekoek ez zuten hori baliatu markagailua iraultzeko.

Tabirako Baquek ere denboraldiko lehen porrota jaso zuen Biok2.com OKEren aurka 83-71ko markagailuarekin galdu ostean. Etxekoek denboraldiko lehen garaipena erdietsi zuten partida on bat burutu ostean. Ia beti aurretik joan ziren, eta baita laurden bakoitzean aldeak handitzen joan ziren. Hirugarren laurden hasieran hamabost puntuko aldea zuten etxekoek (55-40), eta horrekin lasaitasunez jokatzen aritu ziren, partidaren azken minutuak ongi jokatzen, nahiz eta aurkariak sei puntutara kokatu zirenean. Minutu horietan, jaurtiketa libreko marratik izandako portzentaiei esker, aldeak berriz ere 12 puntutara igo zituzten.

Disdira Bixitegiak ere garaitezin jarraitzen duen arren, Electro Alavesa Marianistasen aurkako partida jokatzeke dauka oraindik. Asteburuan, 52-75eko emaitzarekin Universisdad Deusto Loiola Indautxu mendean hartu zuten. Azpeitiarrek ongi hasi zuten partida, eta defentsako lanari esker hamabi puntuko abantaila lortu zuten (6-18), eta hori bikoiztea lortu zuten atsedenaldira heldu aurretik (16-40, 19 min.) 0-12ko partzialari esker. Bigarren zatian, etxekoen erreakzioa heldu zen, baina gipuzkoarrak kontrolpean zuten partida.

Getxo SBk denboraldiko lehen garaipena erdietsi zuen Paduraren aurka. 80-73ko emaitzarekin mendean hartu zuen, lehen zatia berdindua izan zuen partidan, atsedenaldian 39-40koarekin heldu baitzen. Bigarren zatian, etxekoek kontrolatu zuten partida, Gutierrezek entrenatutako taldeak aurrea hartu zuten markagailuan, eta bost puntuko abantailarekin mantendu zuten azken laurdenean, azkenean garaipena lortzeko.

Jardunaldia Centro de Estuidos Mikeldi Unamunoren garaipenarekin amaitu da, 80-78ko emaitzarekin oraindik garaipenik lortu ez duen GDKO Ibaizabal mendean hartu eta gero. Lehen zatian etxekoek ongi kontrolatu zuten partida, eta hamalau puntuko aldea zuten markagailuan (37-23). Bigarren zatian, Ibaizabalek erreakzionatu bazuen ere, aldeak zortzi puntutara jaitsi zituzten hirugarren laurden amaierara (60-52), eta azken laurdenean birritan puntu bakar batetara kokatu bazen ere, ez zuten markagailua iraultzea lortu.