Paduraren lehen garaipena (argazkia: capadura.com)

Liderrak sendo jarraitzen du sailkapeneko lehen postuan

5+11 Fundazioak berriz ere garaipena lortu zuen, eta horri esker, sailkapenaren lehen postuan mantentzen dira, haiek bezala porrota ezagutzen ez duten veste lau talderekin batera. Jose Ortunen mutilek 55-80ko emaitzarekin erdietsi zuten garaipena GDKO Ibaizabalen aurka, oso geldo hasi zen partidan. Bigarren laurdenean jada arabarrek aurre hartu zuten markagailuan, eta atsedenaldirako 15 puntuko aldea zutelarik (29-34). Bigarren zatian, aldeak handitzen Joan ziren, eta partida ongi kontrolatu zuten.

Bigarren postuan da Atletico San Sebastian, 79-50ko emaitzarekin Burlada mendean hartu eta gero. Bigarren laurdenean, 13-2ko partzialarekin, partida donostiarren aldeko ipini zen, eta horri esker, atsedenaldirako aldeak hamabost puntutakoak ziren. Bigarren zatian, berriz ere etxekoek 22-9ko partziala lortu, eta partida apurtzea lortu zuten.

Tabirako Baquek Getxo mendean hartzea lortu zuen 79-56ko emaitzari esker. Partidaren hasieran, etxekoek aurre hartu bazuten markagailuan (20-16 lehen laurdenaren amaieran) vaina, bigarren zatian kanpotarrentzat izan zen, atsedenaldira 28-30ekoarekin helduz. Bigarren zatian, ordea, durangarrak nagusi izan ziren, eta horri esker, partida apurtzea lortu zuten.

CB Valle de Egüesk garaipena lortu zuen etxeko lehen partidan, Biok2.com OKE 88-78ko emaitzarekin mendean hartu eta gero. Etxekoen partida hasiera ona erabakigarria izan zen, lehen laurdenaren amaieran 8 puntuko abantaila erdietsi baitzuten (19-11). Gainera, bigarren laurdenaren hasieran erdietsitako 13-2ko partzialarekin, tartean hiru hirukorekin, aldeak 19 puntutara igo zituzten (32-23), eta berau 25era igo zuten atsedenaldira heldu aurretik. Bigarren zatian, ordiziarrek euren jokoa hobetu zuten, eta apurka-apurka aldeak murrizten joan ziren, lau minuturen faltan, bederatzi puntutan kokatuz (79-70). Baina azkenean ezin izan zuten gehiago hurbildu, eta ezin izan zuten garaipenarengatik lehiatu.

Universidad Deusto Loiola Ind. da bi garaipen dituzten multzoko azken sailkatua. Bilbotarrek 62-65eko emaitzari esker Askartza mendean hartzea lortu zuten, lehen minututik bilbotarrek markagailuan aurrea hartu zuten partidan. Bigarren laurdeneko lehen minutuetan gainera, 14 puntuko aldea zuten (16-30) eta atsedenalditik itzultzean, aldeak 17 puntutara igo zituzten (32-49), partida kontrolpean zutela zirudielarik. Baina etxekoek erreakzionatzea lortu zuten, eta kanpotarrek jaurtiketa libreko marratik egindako hutsei esker, aldeak murriztea lortu zuten, aldeak hiru puntutan kokatuz.

Padurak denboraldiko lehen garaipena erdietsi zuen, 74-71eko emaitzarekin Centros de Estudios Mikeldi Unamuno mendean hartu eta gero. Partida ez zen ongi hasi etxekoentzat, lehen laurdenaren amaieran zortzi puntuz behetik baitziren (15-23). Bigarren laurdenean erreakzionatzea lortu zuten, eta markagailua estutu zuten atsedenaldirako (34-36). Bigarren zatian, Nievaren mutilek partida kontrolatzen jarraitu zuten, eta markagailuan aurre hartu, eta azken laurdenean esperientzia baliatu zuten garaipena lortzeko.

Electro Alavesa Marianistas eta Disdira ISBrena rteko norgehiagoka hasieratik goraberatsua izan zen. Partida hasi aurretik, zelaia aldatu behar izan zuten, saski bateko arazoengatik. Gainera, atsedenaldira heltzeko 4 minutura, partida bertan-behera geratu zen arabarrak 25-24 aurretik zirela, Alberdi azpeitiarrak egindako mate batekin, zelai berriko saskia apurtu baitzuen.