5+11 Fundazioa lehen liderra (argazkia: fundacion5mas11.org)

5+11 Fundazioak iaz amaitu bezala ekin dio denboraldiari; lidertzan

Gizonezkoen Lehen Mailako 2015/16 denboraldia hasi da, eta berriz ere 5+11 Fundazioa da lidertzan dagoena, 108-44ko emaitzarekin Padura mendeanh artu eta gero. Ortunen taldeak ongi ekin zion partidari, 16-5eko partzialarekin, eta horri esker lehen minutututik aurrea hartu zuten markagailuan. Lehen laurdenaren azken minutuetan bizkaitarrek erreakzionatzea lortu bazuten ere, 26-17 amaitu zen. Hurrengo minutuetan, arabarrek defentsako lana hobetu, eta 48-14ko partziala lortu zuten partida erabakitua utziz (74-31, min 30). Azken minutuetan, ez zuten besoak jaitsi, eta aldeak 60 puntutara igo zituzten.

Tabirako Baque da bigarren sailkatua, 55-76ko emaitzarekin Centro de Estudios Mikeldi Unamunoren zelaian garaipena lortu eta gero. Durangarrak markagailuan aurretik izan ziren ia denbora gehienean, eta lehen laurdeneko azken minutuetan lortutako bi hirukori esker aldea txikia lortu zuten aldeko (16-19). Bigarren laurdenean, aldiz, aldeak handitzea lortu zuten, hein batean kanpotarrek erritmoa eta jokoa kontrolpean zutelako, eta atsedenaldira 25-32koarekin heldu ziren. Hirugarren laurdenean, bi taldeek saskiratzeak elkartrukatu zituzten, eta inork ezin izan zuen aldeak handitu edota murriztu. Azkenengoan aldiz, 3-15eko partzialarekin kanpotarrek partida apurtu zuten, aldeak 20 puntutan kokatuz.

Disdira Bixitegia ISBk ere denboraldia garaipenarekin hasi zuten, 72-55eko emaitzarekin GDKO Ibaizabal mendean hartu eta gero. Azpeitiarrak lehen zatian eraiki zuten garaipena, izan ere lehen laurdenean saskira begira fin aritu ziren, eta defentsako lanari esker, aldeak lortu zituzten markagailuan (23-9, min. 10). Bigarren laurdenean ere bide beretik jarraitu zuen partidak, atsedenaldira 40-20koarekin helduz. Bigarren zatian, Alex Astigarragaren mutilak aldeak mantentzen joan ziren, eta horrela garaipena lortu zuten estreinako partidan.

Biok2.com OKEren eta Atletico San Sebastianen arteko gipuzkoarren derbian, donostiarrak izan ziren garaipena lortu zutenak, 67-83ko emaitzari esker. Donostiarrek bigarren laurdenean lortutako 1-9ko partzialari esker partidako kontrola bereganatu zuten, eta horri esker, markagailuan aurre hartu zuten, eta erasoago jokatu zuten, atsedenaldira 35-39koarekin helduz. Bigarren zatian, partida erabaki zen batez ere hirugarren laurden amaieran, non donostiarrek 14 puntuko aldea lortu zuten, eta berau, azken laurdenean ongi mantentzen jakin izan zutelarik.

Burladak garaipena erdietsi zuen Askartzaren aurka, 72-60ko emaitzari esker. Nafarrak ia partida guztian aurretik ibili ziren markagailuan, baina inoiz ez zuten partida apurtzea lortzen. Hirugarren laurdenean 21-14ko partzialari esker, aldeak hamar puntutara igotzea lortu zuten, eta horrekin azken laurdena erosoago aritu ziren, aldeak 15 puntutaraino ere igoaz.

Universidad Deusto Loiola Indautxuk garaipena lortu zuen jardunaldiko partidarik estuenean, Electro Alavesa Marianistas 81-75eko emaitzarekin mendean hartu eta gero. Partida ongi hasi zen kanpotarrentzat, lehen laurdenaren ostean 4-17 aurretik baiziren. Baina Javier Diezenek erreakzionatu zuten, eta apurka-apurka aldeak murrizten joan ziren, eta saskiratutako lau hirukoekin aldeak bi puntutara murriztu zituzten atsedenaldirako (30-28). Bigarren zatian, hiruko marrako saskiratzeak izan ziren berriz ere etxekoei lau puntuko abantaila eman ziena (51-47). Aldeak azken laurdeneko 7. minutura arte mantendu bazen ere, azken minutuetan berriz ere bi hirukoei esker, guztira 14, partida aldeko ipini zitzaien etxekoei.

Jardunaldia CB Valle de Egüesen garaipenarekin amaitu da, Getxori egindako visitan 70-85ko markagailuari esker.