Leihoak Zarautz ZKEk herriko Udaletxean harrera jaso zuen (argazkia: @ZAST_Zarautz)

Leihoak Zarautz ZKEk lortu du EBA Ligarako igoera

Leihoak Zarautz ZKEk ezustekoa eman zuen Lehen Mailako Lauko Finalean, eta datorren urtean EBA ligan ariko den taldea izango da, Universidad Deusto Loiola Indautxu eta Atletico San Sebastian anfitrioia mendean hartu eta gero.

Atzoko partida, erritmo handiarekin hasi zen bi taldeen eskutik, saskiratzeak lortuz bi taldeek, eta lehen laurdenaren ostean, 19-18koa zegoen markagailuan donostiarrentzat.

Bigarren laurdenean, Eneko Landaren mutilak markagailuan aurretik ipini, eta ihes egitea lortu zuten, hein batean euren barneko jokoari esker. Donostiarrek, ordea, ezin izan zuten kanpoko jaurtiketatik asmatzen, eta atsedenaldira 34-42koarekin heldu ziren.

Bigarren zatian, zarauztarrek euren kontrolarekin jarraitu, eta Atletico San Sebastianek amore ematen ez bazuen ere, ez zen Leihoak Zarautz ZKEren aldeak murrizteko gai, eta hirugarren laurdenaren amaieran, 55-64koarekin amaitu zen zarauztarren alde.

Azken hamar laurdenetan, partidak ez zuen norabidea aldatu, eta bi taldeak saskiratzen jarraitzen zuten, zarauztarrek aldeak mantentzen zuten bitartean. Minutuak pasa ahala, zarauztarren ametsa errealitate bilkatzen joan zen, eta 75-85ekoarekin garaipena erdietsi, eta EBA Ligarako igoera lortu dute.

EMAITZAK

Maiatzaren 9a, larunbata
18:00 Atletico San Sebastian 82-62 CB Valle Egües
20:00 Universidad Deusto Loiola Indautxu 55-63 Leihoak Zarautz ZKE

Maiatzaren 10a, Igandea
18:00 Atletico San Sebastian 75-85 Leihoak Zarautz ZKE