Leihoak Zarautz ZKEk lortu du Lauko Finaleko sailkapena (foto: K.T.)

Leihoak Zarautz ZKE eta CB Valle Egüesentzat da Lauko Finala jokatzeko saria

Azken jardunaldian denek begiak beste zelaietan izan zituzten, Lauko Finalerako sailkapena nork lortuko eta maila nork mantenduko jakiteko asmoz.

Zarautzen, ligako irabazleak garaipena, eta arerioen porrota behar zuen Leihoak Zarautz ZKE bisitatzen zuen Lauko Finalean sartzeko. Partida arabarrek erritmoa markatzen hasi zuten, non Jose Ortunen mutilek partida kontrolpean zuten, erritmo baino tentsio gehiago zuen partidan. Minutuak pasa ahala, etxekoek erritmo eta intentsitate gehiagorekin jokatzen hasi ziren, eta taulapean zituzten nagusitasunak baliatu zituzten markagailua iraultzeko. Partida amaitzeko segundo gutxiren faltan, Eneko Landaren taldea hiru goitik zela, gasteiztarren hirukoa saskitik irten, eta ondoren sartutako tiro libreari esker, 73-69 irabazi zuten zarauztarrek.

Bilbon, Universidad Deusto Loiola Indautxuk garaipena behar zuen Disdira Bixitegia ISBren bisita jaso zuen. Garaipen behar hori igerri zen partidan, intentsitate handiz jokatu bazuten ere, oso partida geldoa izan baitzen. Bi taldeek defentsako lanean ipini zituzten arretak partidaren lehen unean, eta jaurtiketetan egindako hutsek, ez zuten markagailuan inork aldeak lor zitzan. Minutu askotan, azpeitiarrak aurretik joan ziren markagailuan, baina alde nabarmen barik, eta horri esker, bilbotarrak partidaren azken minutuetara garaipenareko aukerekin heldu ziren. Horrela, azken minutuetan bilbotarren erreakzioa heldu zen, partidaren erritmoa aldatu zuten, eta markagailua irauliz garaipena erdietsi zuten 52-49ko emaitzarekin.

Lauko Finalean sartzeko hirugarren begirunea, Arrigorriagan zegoen, non Padurak garaipena behar zuen hamargarren postua lortu, eta ez jaisteko. Jose Miguel Nievaren taldeak partida kontrolpean izan zuen lehen laurdenetik, nahiz eta alde handiekin ez zen izan, atsedenaldira bost puntuko abantailarekin heldu baitziren. Bigarren zatian, etxekoek kontrolatzen zuten partida, baina ez alde handiekin, izan ere nafarrak beti hurbil baitziren markagailuan. Azkenean, bizkaitarren esperientza garrantzitsua izan zen garaipena lortzeko, 77-69ko emaitzarekin mendean hartu baitzuen CB Valle Egues.

Ordizian goikaldeko postuetako lehia jokatu zen, baina ezer jokoan ez zegoela. Izan ere, Biok Zerbitzuak OKEk jada Lauko FInalean sartzeko aukerarik ez zuen, eta bestalde, Atletico San Sebastian jada bigarren sailkatua zen. Horregatik, partidak ez zuen erakargarritasunik eduki, eta etxekoak nagusitu ziren 76-52ko emaitzarekin.

Beheko postuetan, Urdanetak lortu zuen maila mantentzea, nahiz eta Tabirako Baqueren aurka galdu zuten, 73-79ko emaitzarekin. Partida estua eta intentsitate handikoa izan zen, azken minutuetan erabaki zelarik, hein batean, durangarrek izan zuten lasaitasunarengatik, azken minutuetako urduritasuna garesti ordaindu baitzuten Urdanetakoek.

Garaipena lortu ez arren, Loiukoak Goierri Verkolen garaipena, eta Omega Peripherals La Salleren porrotaz baliatu dira, hiruko berdinketa lortuta eurak mantentzen baitira.

Omega Peripherals La Sallek aukera bikaina galdu zuen, jada ezer ez jokoan zuen Getxoren aurka 55-76ko emaitzarekin galdu eta gero. Etxekoek ezin izan zuten lehiatu zituzten lesioak tarteko.

Bestalde, Goierri Verkolek garaipena erdietsi zuen azken sailkatua den Mikeldi La Peñaren aurka 76-70ko emaitzarekin, nahiz eta garaipen honek zapore gazi-gozoa uzten dien. Gipuzkoarrak minutu askotan markagailuan atzetik joan ziren, baina garaipenaren beharrak, markagailua iraultzera bultza zien, eta une batzuz maila mantentzearekin amestu bazuten ere, hori lortzeko emaitzak ez ziren heldu.

Lauko Finaleko lehiak

Behin denboraldia amaituta, 5+11 Fundazioarekin batera EBA Ligara igoko den beste taldea ezagutzea falta da, ondorengo finalerdietatik:

Larunbata, maiatzaren 9a
Atletico San Sebastian (2) - CB Valle Egües (5)
Universidad Deusto Loiola Indautxu (3) - Leihoak Zarautz ZKE (4)
Igandea, maiatzaren 10a
Finala