Azken jardunaldian, gauz asko erabakitzeke

Azken aurreko jardunaldia jokatu ostean, lauko finalean nor ariko den, eta zein talde jaitsiko diren erabakitzeke daude, gainera EBAko taldeen egoera ere argitu beharra dago, talde gehiago jaitsi baitaitezke Bigarren Gizonezkoen Mailara.

5+11 Fundazioa liderrak garaipenak erdietsiz darrai, nahiz eta lehen postua jada ziurtatuta duten. Jose Luis Ortunen mutilek 73-65eko emaitzarekin mendean hartu zuten Biok Zerbitzuak OKE, eta jada gipuzkoarrek ez dute aukerarik Lauko Finalean sartzeko. Hasieratik nagusi izan ziren arabarrak, eta gipuzkoarrak garaipena erdiesteko aukera gutxi izan zituzten.

Lauko Finalean egongo den taldea da Atletico San Sebastian, donostiarrek 68-53ko emaitzarekin Urdaneta mendean hartu eta gero. Garaipen honekin, matematikoki sailkatu dira donostiarrak, defentsan egindako lan itzelarengatik, bizkaitarrek ordea, itxaron beharko dute maila mantentzeko.

Lauko Finalean egoteko lehia zuzenean, CB Valle Egüesek sailkatzeko aukerekin darrai, jada sailkapena lortu duen Universidad Deusto Loiola Indautxuren aurka 67-62ko emaitzarekin garaipena lortu eta gero. Nafarrek, lehen zatian partida kontrolpean izan zuten, eta bigarrengoan, bilbotarrak aldeak murrizten joan ziren, nahiz eta garaipena etxean gelditu zen.

Leihoak Zarautz Zastek garaipena erdietsi zuen pasaden asteko porrota ahaztu nahian, eta Mikeldi La Peña 50-63ko emaitzarekin mendean hartu zuten. Zarauztarreko partida kontrolpean izan zuten, defentsako lana baliatuz, eta jada maila galdu duen taldearen aurka garaipena lortu dute Eneko Landaren mutilek.

Hutsik ere egin ez zuen taldea izan zen Disdira Bixitegia ISB, 71-68ko emaitzarekin Goierri Verkol mendean hartu baitzuten azpeitiarrek. Partida estua izan zen, eta azken minutuetan goierrikoek markagailua irauli, eta garaipena lortuko zutela zirudien arren, zapore gazi-gozoarekin itzuli ziren, izan ere Padurak ere garaipena lortu zuelako Getxoren aurka (61-66), eta horrela maila mantentzea geroz eta zailago dute. Partida hasieratik zail izan zuten Padurakoek, baina bigarren zatian erritmoa bereganatu, eta apurka-apurka aldeak murrizten joan ziren garaipena lortu bitartean, maila mantentzeko urrats garrantzitsua emanaz.

Jardunaldia Tabirako Baqueren garaipenarekin amaitu da, 64-45eko emaitzarekin oraindik maila mantendu dezakeen Omega Peripherals La Salle mendean hartu eta gero. Bilbotarrak jokalari gutxirekin agertu ziren, eta arerioek hori baliatu zuten garaipen erraza erdiesteko.

Lauko Finalean sartzeko aukerak
Atletico San Sebastian
- Donostiarrak bigarren izango dira egiten dutena egiten dutela
Universidad Deusto Loiola Indautxu
- Irabaziz gero, hirugarren dira
- Galduz gero, hirugarren ala laugarren dira
CB Valle Egües
Lauko Finalean egongo dira, baldin eta:
- Irabazten duten
- Galduz gero, Disdira Bitxitegia ISBk ere galtzen duen
Leihoak Zarautz
Lauko Finalean egongo dira, baldin eta:
- Irabaziz gero, eta Disdira Bixitegia ISBk galtzen duen
- Galduz gero, Disdira Bixitegia ISK irabazi eta CB Valle Egüesek galdu beharko dute
Disdira Bixitegia ISB
Lauko Finalean egongo dira, baldin eta:
- Irabaziz gero
- Galduz gero, CB Valle Eguesek irabazi eta Leihoak Zarautzek galduz gero

Maila mantentzeko aukerak
Padura
Maila mantenduko du, baldin eta:
- Irabaziz gero
- Galduz gero, Urdanetak ere galtzen badu
- Galduz gero, eta Urdanetak irabazten badu, baina ez badute ez Omega Peripherals La Sallek ezta Goierri Verkolek irabazten
Urdaneta
Maila mantenduko du, baldin eta:
- Irabaziz gero
- Galduz gero
Goierri Verkol
Maila mantenduko du, baldin eta:
- Irabaziz gero , eta Urdaneta eta Padurak galduz gero
Omega Peripherals La Salle
Maila mantenduko du, baldin eta:
- Irabaziz gero, eta Urdanetak irabazi eta Goierri Verkol eta Padurak galduz gero