5+11 Fundazioa igoera ospatuz (foto: @baskonia)

5+11 Fundazioa EBA Ligako taldea da

5+11 Fundazioak asteburuan ziurtatu zuen EBA Ligarako igoera. Gainera, bere partida jokatu aurretik egin zuen, Leihoak Zarautz ZKEk Universidad Deusto Loiola Indautxuren aurka galdu eta gero hain zuzen ere.

Arabarrak igoera eskuratuta lokartu ziren larunbatean, eta hori horrela izan arren, ez ziren lasaitu garaipena behar zuen Padurari egindako bisitan. Bizkaitarrak garaipenaren beharra aise erakutsi zuten, eta hori dela eta garaipena eskuratzen amaitu zuten (76-73), ia partida guztian zehar aurretik joan ziren partidan. Minutuak aurrera Joan ahala, garesti ordaindu zuten Arrigorriagakoek, hiru minuturen faltan zortzi puntuz behetik baitziren, baina 9-0eko partzial bati esker, markagailua irauli, eta amaiera estu batean garaipena ziurtatzea lortu zuten.

Lauko Finalean sartzeko lehian, lau talde berdindurik daude Universidad Deusto Loiola Indautxuren eta CB Valle Eguesen garaipenei esker, Leihoak Zarautz ZKE eta Atletico San Sebastianen aurka hurrenez hurren.

Leihoak Zarautz ZKEk denboraldiko lehen porrota jasan zuen etxean Universidad Deusto Loiola indautxuren aurka 66-76ko emaitzarengatik. Lehen zatia berdintsua Joan zen, eta bigarren zatian markagailuaren kontrola alderatuz Joan ziren, lehenak zarauztarrak izan zirelarik atsedenalditik sendo irten eta gero. Horrela, 8 puntuko abantaila bereganatu zuten, nahiz eta bilbotarren erreakzioarekin hirugarren laurdenaren amaierarako berau berdintzea lortu zuten, eta azken laurdenean bilbotarrek kontrolatu, eta markagailuan ihes egin zuten, garaipena lortu arte.

Nafarraldean, CB Valle Eguesek Atletico San Sebastian mendean hartzea lortu zuen, 71-66ko emaitzari esker, bigarren laurdenean nafarrek egin zuten lanari esker hein batean. Horregatik, atsedenaldira 40-28koarekin heldu ziren, eta bigarren zatian kontrolarekin jarraitu zuten, eta donostiarrek erreakzionatu zutenerako, berandu zen jada, hiru puntutara kokatu baitziren segundo eskas batzuen faltan.

Lau talde hauen atzetik da Disdira Bixitegia ISB, 54-50ko emaitzarekin Urdanetaren aurka galdu eta gero. Loiukoek garaipen garrantzitsua erdietsi zituzten beheko postuetatik ihes egiteko. Partida lehiatua eta berdintsua izan zen, eta azken minutuetan erabaki zen, etxekoek euren esperientzia baliatu baitzuten.

Azpeitiarrak baino partida bat gutxiagorekin, eta porrot kopuru berarekin da Biok Zerbitzuak OKE, 73-62ko emaitzarekin Goierri Verkol mendean hartu eta gero, eta horrela Lauko Finalean sartzeko aukerekin mantentzen dute. Ordiziarrek partida kontrolpean izan zuten, eta aise erakutsi zuten etxean erosoago aritzen direla, eta zaila dela haiek mendean hartzea. Urretxukoentzat, ordea, porrotarekin maila mantentzea garaipen batetara ihes egiten die.

Getxok urrats garrantzitsua eman zuen beheko postuetatik aldentzeko, Tabirako Baque 66-55eko emaitzarekin mendean hartu eta gero. Partida durangarren nagusitasunarekin hasi bazen ere, lorturiko hamar puntuko abantaila murrizten joan ziren getxoztarrak. Behin aldeak murriztuta, aldeak aldeko izan zituzten, partida kontrolpean zutelarik, eta azkenean garaipen garrantzitsua erdietsi zuten.

Beheko postuetako lehian, Omega Peripherals La Sallek azken sailkatua den Mikeldi La Peña mendean hartzea lortu zuten, 77-70ko emaitzarekin. Partida atsedenaldian irekia zegoen edonorentzat, deustokoek puntu bateko abantaila baitzuten. Bigarren zatian, etxekoek partidaren kontrola bereganatu, eta markagailuan ihes egitea lortu zuten, eta bera amaierarako erabakiorra izan zen, aurkariek ezin izan baitzuten markagailua irauli.