Mikeldi-La Peña - Padura (foto: K.T.)

5+11 Fundazioak itxaron beharko du EBArako igoera ziurtatzeko

5+11 Fundazioak bete zuen igoera lortzeko behar zuen bere zatia, baina ez zen Leihoak Zarautz ZKEren porrota eman, eta beraz, CB Valle Egues mendean hartu arren, ez dira oraindik EBA mailara igo.

Arabarrek ez zuten partida erraza izan, nahiz eta 20-11ko markagailuarekin amaitu zuten lehen laurdena, eta atsedenaldirako 15 puntutara igo zituzten aldeak. Hirugarrenb laurdenean, CB Valle Eguesek lan bikaina egin zuen, eta apurka-apurka aldeak murrizten joan ziren, eta 45 segundoren faltan, puntu bakar batetara ipini ziren. Une horretan, arabarrek jakin izan zuten berriz ere euren jokoa atera, eta garaipena lortzen, 63-57ko emaitzarekin.

Zarauzko Aritzbatalde Kiroldegian, Leihoak Zarautz ZKEk Biok Zerbitzuak OKE mendean hartzea lortu zuen 87-74ko emaitzari esker. Garaipen honekin, bigarren postuan darraite zarauztarrak, eta Lauko Finalean sartzeko euren postua finkatzen dute. Lehen laurden berdintsu baten ostean, zarauztarrak aldeak hartzen joan ziren apurka-apurka, eta horrela jokoaren kontrola bereganatuz.

Lauko Finalean sartzeko lehian, Disdira Bixitegia ISB, Atletico San Sebastian eta Universidad Deusto Loiola Indautxuk bizirik mantentzen dute lau postuetan egoteko lehia.

Azpeitiarrek 79-58ko emaitzarekin mendean hartu zituzten Omega Peripherals La Salleko mutilak, minutu askotan oso lehiatua izan zen partidan. Halere, Alex Astigarragaren mutilek euren erritmo altuagoa baliatu zuten minutuak pasa ahala markagailuko aldeak handitzen joateko. Partidaren azken zatian, azpeitiarrak aurretik ziren markagailuan, eta horri esker, erosoago aritu ziren, partida amaituz.

Atletico San Sebastianek ere garaipena erdietsi zuen Getxoren aurka, 87-63ko emaitzarekin. Lehen hiru laurdenetan partida berdintsua joan bazen ere, azkenengoan donostiarrek guztiz apurtu zuten partida, erosoan erritmo altuagoan arituta, erraztasunez saskiratzea lortzen baitzuten.

Universidad Deusto Loiola Indautxuk Tabirako Baque mendean hartu zuten, eta jokatzeko falta duen Paduraren aurkako partida aintzat hartu gabe, Lauko Finalean sartzeko lehian darrai. Bilbotarrek 72-54ko emaitzarekin lortu zuten garaipena, nahiz eta partidaren hasieran durangarrak izan ziren aurretik izan zirenak. Lehen laurdenaren amaieran, ordea, bilbotarrek markagailua iraultzea lortu, eta ihes egitea lortu zuten hirugarren laurdenean, eta azkenean, garaipen erraza erdietsi zuten.

Maila mantentzeko lehian, Urdanetak garaipen garrantzitsua erdietsi zuen Goierri Verkolen zelaian, 79-96ko emaitzarekin. Garaipen honekin, loiukoek aurrea hartu dute sailkapenean. Bizkaitarrek garaipena erdietsi zuten joan-etorriko partidan, euren jokalariak oso eroso izan baitziren zelaian, urretxukoek ezin defendatu zezaketeelarik.

Mikeldi La Peñak denboraldiko bigarren garaipena erdietsi zuen Paduraren aurka, 68-67ko markagailu estuari esker. Lehen laurdenetik, etxekoek kontrolpean izan zuten markagailua, nahiz eta aldeak ez ziren hain handiak. Bilbotarrak aurretik joan ziren markagailuan uneoro, baita azken laurdenean, non Arrigorriagakoen erreakzioa heldu zen, baina ezin izan zuten markagailua irauli, garaipena Bilbon geldituz.