VII Portugalete hiribilduko Txapelketa

Urtarrilaren 3an eta 4ean, Portugaleten jokatuko da bertako VII. Txapelketa, eta bertan izango dira Bizkaiko emakumezkoen saskibaloi talderik indartsuenak, Gernika Bizkaia eta Bizkaia GDKO, besteak beste. Baita ere, Emakumezkoen Ligako Campus Promete errioxarrak izango dira, bertako Portugaleterekin batera.

Txapelketaren egutegia ondokoa da:

Urtarrilaren 3a

17.00 Campus Promete - Portugalete
19.00 Gernika Bizkaia - Bizkaia GDKO

Urtarrilaren 4a

11.00 Hirugarren eta Laugarren postua
12.45 Hiruko Txapelketa
13.00 Finala