Bizkaia superó a (foto: Tomás Mena / bizkaiabasket.com)

Gipuzkoa, infantil nesketan, eta Bizkaia, kadete mutiletan lehen Txapeldunak

Infantil eta kadete mailako Euskadiko Txapelketako bigarren jardunaldiak, lehenengo Txapeldunak utzi dizkigu. Infantil nesketan Gipuzkoa nagusitu da, kadete mutiletan Bizkaia nagusitu den bitartean.

INFANTILAK

Zornotzako Larrea Kiroldegian jokatu da bigarren jardunaldia, Gipuzkoa eta Arabaren arteko mutilen arteko partidarekin. Lehenak nagusitu ziren 63-49ko markagailuarekin, partida hasieran gipuzkoarrak nagusitu baziren ere, amaierarako indarrak galdu, eta arabarrak markagailua iraultzen Joan ziren.

Bigarren partidan, Gipuzkoak Txapelketa zuen jokoan. Intentsitate handiko partida luze, eta berdintsu baten ostean nagusitu ziren gipuzkoarrak 47-48ko markagailuarekin. Partida azken uneetan erabaki zen gipuzkoarrak Txapelketa eskuratuz.

KADETEAK

Beasainen, Araba eta Bizkaiaren arteko emakumezkoen partidarekin hasi zen. Bizkaitarrak, lehen eguneko porrota gainditu zuten, arabarren estreineko partidan 34-59 nagusitu ostean. Bizkaitarrak arabarrek lehen partida zela baliatu zuten, zelaian ez baitzeuden eroso, erasoan nola erasotu jakin barik. Garaipenarekin, bizkaitarrek titulua eskuratzeko aukerekin jarraitzen dute, vaina horretarako arabaren garaipena itxaron beharko dute biharkoan gipuzkoarren aurka.

Mutiletan, Bizkaiak ere garaipena erdietsi zuten, eta horrela, Txapelketa erdietsi zuten (66-78). Bizkaitarrak partidaren hasieratik nagusitu ziren Arabaren aurka, nahiz eta Arabak markagailuan hurbil jarraitzen zuen, hamar puntuz behetik.Minutuak pasa ahala, Bizkaiak aldeak mantentzen zituen, eta azkenean garaipena eta Txapelketa eskuratu ditu.