Bizkaia dominio en chicos a Gipuzkoa (foto: @fgbaloncesto.com)

Txapelketetako lehen egunean, Gipuzkoa nesketan eta gizonezkoetan Bizkaia nagusi

Gaur ostirala ekin diote Euskadiko Txapelketei, kadete eta infantil mailetan hain zuzen ere. Bi txapelketetan, Gipuzkoa nagusitu da emakumezkoetan, eta Bizkaia, ordea, gizonezkoetan.

KADETEAK

Beasaingo Antzizar Kiroldegiak hartu du Txapelketa hau, eta lehen egunean Gipuzkoa eta Bizkaia aritu dira elkarren aurka, lehenik emakumezkoetan, eta gero gizonezkoetan. Lehen partidan, etxekoentzat izan da garaipena, 57-65eko markagailu estuari esker.

Bigarren partidan, Bizkaiak mendekoa hartu dio Gipuzkoari 66-61 irabazi ostean, partida hasieratik markagailuan aurrea hasieratik hartu ostean. Lehen hiru minutuetan alde polita hartu badute ere, azkenengoan, gipuzkoarrek markagailua iraultzeko hurbil izan ziren.

Bihar Araba eta Bizkaia lehiatuko dira, eta azken hauek garaipena lortuz gero, Txapelketa irabaziko dute. Emakumezkoetan ordea, igandera itxaron beharko dugu Txapelduna nor den jakiteko.

INFANTILAK

Kadeteetako Txapelketetan gertatu bezala, Zornotzako Larrea Kiroldegian jokatutako Txapelketan garaipenak ere banatu egin dira, bana Gipuzkoa eta Bizkaiarentzat.

Lehen partida gipuzkoarrentzat izan zen, emakumezkoetan 64-46 nagusitu baitziren. Gizonezkoetan ordea, Bizkaiak erraz lortu zuen garaipena, 44-95eko markagailuari esker.

Bihar Araba eta Gipuzkoa lehaituko dira, eta emakumezkoetan azken hauen garaipena gertatuz gero, Txapelketa bereganatuko dute gipuzkoarrek. Gizonezkoetan, ordea, igandera itxaron beharko dugu.