Fundación 5+11 Baskonia venció en Donostia (foto: easosb.com)

Garaitezinik gabe

Glual Hydraulics ISB da sailkapeneko lehen postuan, beste hiru talderekin berdindurik. Gipuzkoarrek Tabirako Baque mendean hartu zuten (74-60). Durangarrek ongi ekin zieten partidari (15-18), baina hortik aurrera etxekoek defentsako intentsitatea igo, eta 20-6 partzialari esker, atsedenaldirako markagailua iraultzea lortu zuten. Durangarrek ez zuten etsi, eta partidan bizirik jarraitzen zuten hirugarren laurdenean. Baina azken hamar minutuetan, etxekoek azken esfortzuari esker, partida amaitzea lortu zuten, saskiratze guztiak asmatuz.

Easo A da bigarren postuan, 75-83ko emaitzarekin Cafes Aitona mendean hartu eta gero. Donostiarren arteko derbia bigarren laurdenean hasi zen Easoren aldeko ipintzen, 10-21eko partzialari esker, atsedenaldira 15 puntuko aldea baitzuten. Halere, etxekoek amore eman barik, aldeak murriztea lortu zuten, 7 puntutara azken laurdenaren hasierara. Azken laurdenean, ordea, Easokoek 2-14ko partziala lortu, eta garaipena lortu zuten.

Buruko taldea, Easo 98 A eta Fundacion 5+11 Baskoniak ixten dute. Arabarrek garaipena erdietsi zuten luzapenean donostiarren aurka (75-86). Luzapenera, donostiarrek 67na berdindu ostean heldu ziren, ezinezkoak ziruditen azken minutuetan. Luzapenean, ordea, arabarrak nagusi izan ziren, eta azkenean garaipen “erraza” erdietsi zuten.

Jardunaldia, Unamunoren garaipenarekin amaitu da, Loiola Indautxuren aurka (83-62). Eneko Izkararen taldea bizkaitarren derbian nagusi izan zen, eta hasieratik kontrolpean izan zuten. Loiola Indautxu, ordea, sailkapeneko azken postuan darrai garaipenik erdietsi barik.