Emakumezkoen saskibaloirik onena itzuliko da Javi Durangoren I. omenaldiarekin

Estatuko Emakumezkoen Saskialoirik onenaz gozateko aukera izango dugu gure lurretan, Emakumezkoen Ligako hiru talde eta Bizkaia GDKO, Emakumezkoen Bigarren Ligako bizkaiko taldea, elkarren aurka ariko baitira. Gernikako Maloste kiroldegia izango da tapelketa horren egoitza, larunbat eta igande honetan hain zuzen ere, irailaren 27 eta 28an.

Perfumerias Avenida, CD Zamarat, Gernika Bizkaia y el Bizkaia GDKO izango dira lau talde parte hartzaileak. Azken bi urteetan gainera, txapelketa hau irabazi duenak, denboraldi amaieran Ligako Titulua altxatuarazi du, beraz, laurek nahiko dute titulu hau eskuratu. Iaz Rivas Ecopolis izan en, eta orain bi urte, Perumerias Avenida.

Aurrekari hauek ikusita, bertan parte harzea ia beharrezkoa da Liga irabazi nahi duten taldeentzat. Hain zuzen ere, aurten Liga irabazteko hautagai nagusia, Perfumerias Avenida da, eta tapelketara izar guztiekin etorriko dira, Espainiakin Munduko Txapelketa jokatu behar duten Marta Xargay eta Leonor Rodriguez ezik. Bertan izango direnen artean daude Marta Fernandez eta Anna Montañana besteak beste, WNBAn jokatu duten bi jokalari, eta 2010ko Munduko Txapelketan, Brontzezko Domina eskuratu zituztenak. Bestalde, Rezan eta Robinson dira talde horretan kontuan hartu beharreko bi jokalariak, Vanessa Ble edota Paola Ferrari ahaztu barik.

Salamankako taldearen nagusitasuna zalantzan jartzen saiatuko da CD Zamarat taldea. Zamorakoak barneko joko sendoa dute, Sandra Pirsic, Daria Mielasynska eta Dragana Svitlicarekin. Gainera, sailkapeneko posu onetan egotea espero da.
Hortik aurrera ditugu talde bizkaitarrak, Gernika Bizkaia eta Bizkaia GDKO. Zaleentzat lehen aldia izango da bi proiektu berri hauek bertatik Ikusteko, eta denboraldi honetarako eginiko fitaketak ezagutarazteko.

Txapelketarako sarrerak, Bizkaiko Saskibaloi Federazioan, Ibaizabal taldearen bulegoan, Gernikako Sakone, Arima eta Bake Eder tabernetan, edota takilletan bertan eros daitezke. Eguneko sarrera guztiak 5€ko balioa iango dute, eta bertan irabazten den diru guztia, Bizkaiko Emakumezkoen Saskibaloirako izango da.

27 LARUNBATA – FINALERDIAK
18:00: Bizkaia GDKO – Perfumerias Avenida
20:00: Gernika Bizkaia – CD Zamarat

28 IGANDEA 28
10,30: 3º ETA 4º POSTUA
12,30: FINALA