Mario López (foto: Luis Javier Benito)

Mario Lopez: ''Finaletan zorteak garrantzi handia izaten du''

Azken zortzi urteetan bezala, Mario Lopezek maila baxuko emakumezkoen Espainiako Selekzioekin beste hitzordu bat izan du, kasu honetan U17ko selekzioarekin Republika Txekako Munduko Txapelketa. Bertan, Zilarrezko domina bat gehitu du bere palmaresera, eta guztira 7 domina ditu (3 urrezko, zilarrezko 1 eta brontzezko 1Europako Txapelketetan, eta 2 zilarrezko Munduko Txapelketetan). Bizkaiko entrenatzaileak, azken gesta hau baloratu du, eta baita etorkizuneko bere planak Gernikarekin Emakumezkoen Ligan.


Mario Lopez, bizkaiko entrenatzailerik ohoratuena da, ez bizkaian edota Euskadi mailan, baizik eta internazionalki. Dagoeneko 13 urte daramatza Espainiako Federazioko entrenatzaile multzoetan, 8 Txapelketetan parte hartu du 7 domina eskuratuz. Iritsi den tokira iristeko, hiru pertsona daude. Batetik orain gutxi hil den Javi Durango “Durango Euskal Saskibaloi Federazioko Kirol-Zuzendaria zenean, konfidantza asko jarri zuen nigan, Euskadiko Infantil taldearen hautatzailea nintzenean Collelera joateko esan zidan beka batekin. Hori izan zen Espainiako Federazioan sartzeko modua". Beste izen bat, Josep Alemany izan zen, izan ere "bekarekin urte bat pasa ostean, berak eman zidan aukera hurrengo egonaldietara joateko", eta noski, azken izena Angel Palmi da, FEBeko Kirol Zuzendaria “azken urte hauetan nigan jarri duen konfidantzagatik”.

Hainbeste bizipenekin zaila dauka batekin geratzea "guztiek izan baitute zerbait berezia", nahiz eta Mariok bi seinalatzen dituen "Bereziki gordetzen dut Internazionalki parte hartu nuen lehen aldia, Zilarrezko domina eskuratu baigenuen, eta gure artean harreman ona izan genuen. Eta bestea, gertuena geratzen dena, azkenenengo Munduko Txapelketa hau".

Izan ere, azken U17ko Munduko Txapelketa honetan, Espainia bi puntuko aldearekin galdu baitzuen. Jada partida lasaiago berrikusita, Lopezen ustez "zortea izan zen podioko lehen postura igotzea eragotzi ziena. Finaletan zortea, eta minutu garrantzitsuak jokatzea ezinbestekoa da. Partida edozein aldetara erabaki zitekeen, baina sartu genuen hirukoarekin, baina epaileek baliogabetu zutena erasoko falta bategatik, puntu batetara hurbilduko ginateke azken minutuan. Gainera, une horretan haiei 4 jaurtiketa libre eman zizkieten, eta uste dut erabakiorra izan zela”.

Finaleko izarra, Angela Salvadores izan zen, 40 puntu saskiratu baitzituen. Lopezen ustez, "Salvadores saskiratzailerik onenen artean dago, erasoan "killer" bat baita. Ni Collellen hasi nintzen entrenatzen, orduan Torrens, Abalde eta Bahi entrenatu nituen besteak beste, eta ordutik jokalari on asko entrenatu ditut. Angela Salvadores eta Maite Cazorla esan daiteke Astou Ndour, Leonor Rodriguez eta Alba Torrensen pare daudela. Ezingo nuke esan nor den hobea, baina Torrens nora heldu den ikusita, hauek bere pare helduz gero, oso ondo egongo litzake”.

Bizkaiko entrenatzailearentzat, halako jokalariekin lan egitea "ohore bat da, dena errazago egiten baitute. Berehala harrapatzen dituzte kontzeptuak, eta hilabetean aurrerapausu handiak ematen dituzte, eta hori entrenatzaile batentzat oso ona da, gure lana errazago ikusten baita, nahiz eta benetako meritua, urtean zehar lan egiten duten entrenatzaileena den”.

Selekzioekin lan egiteaz gain, gernikarrak ere ongi baloratzen du beste entrenatzaileekin batera bizipenak partekatzea. Besteak beste, Jose Ignacio Hernandez, Miguel Mendez edo Victor Lapeńarekin izan da, eta berarentzat, “ordainezina”, den zerbait da.

Selekzioaren kontua, une zail batean heldu zaio gernikarrari, izan ere lehen aldiz Gernikak Emakumezkoen Ligara igotzea lortu baitu, eta urte zailerako prestatzen dabil. Hilabete batez kontuaz ahaztea ezinezkoa da, baina bai egin dudala lehiaketan zehar. “Gernikaz guztiz ahaztu naizela esango banizu, gezurretan ariko nintzake, baina bai argi izan ditudala denborak. Prestaketan zehar, taldeaz arduratzeko aztia izan dut, baina lehiaketan zehar ez. Orain aste bat dut taldearen egunerokotasunean jartzeko, adostasun batzuk egiteko, eta hurrengo denboraldiko bidea aukeratzeko".