Germán Monge junto a los galardonados (foto: bizkakaibasket.com)

Denboraldiko onenak omendu ziren Bizkaiko Saskibaloiko X. Ekitaldian

Emozioz beterik egon zen Euskalduna Jauregian ospatu zen Bizkaiko Saskibaloiaren X. Ekitaldia. Bertan izan zen Ibon Areso Bilboko Alkatea, nahiz eta egutegi estua izan, ez zuen galdu nahi izan ekitaldia, eta harekin batera izan zen Nora Sarasola, Bilbo Ekintzako Zuzendaria.

Sarreraren ostean, Bizkaiko Saskibaloi Federazioko Lehendakariak urteko balantzea egin zuen, izandako ekitaldi ezberdinekin, eta noski, Munduko Txapelketa uneoro aipatuz. Hitzaldian zehar, German Mongek Bilbo BSR taldeak eginiko lana goraipatu nahi izan zuen bereziki, denboraldi historikoa burutu baitute, Ligako azpeitxapeldun izan direlarik. Baiata ere bi pertsona goraipatu zituen, haien sainetan saskibaloia dutelako, eta Federazioarekin elkarlan handia dutelako. Horiek Iñaki Camarero eta Pili Fernandez izan ziren, haientzat lore sorta bana emanaz.

Ondoren, zortzi sarituek euren sariak jaso zituzten. Lehena Bilboko lehen zinegotzia izan zen, hiru instituzien laguntzarekin Munduko Txapelketa Bilbora etortzea ahalbideratu duelako, babesle onenaren saria eman zion Monge berak. Bestalde, Zornotza STk klub onenaren saria lortu zuen, La Salle ikastetxeak oinarriko kirola bultzatzeagatik eraman zuen saria, Entrenatzaile onenaren saria Txutxi Solarrek zuzentzen duen Bizkaiko Federazioko Entrenatzaile Taldearentzat izan zen, Emakumezkoen Lehen Mailara igo den Gernika taldeko kapitain den Ane Mugirak eskuratu zuen emakumezkoen jokalaririk onenaren saria, itsasoaren bestaldetik Jorge Bilbaorentzat izan da gizonezkoen jokalaririk onenaren saria, bere amak jaso zuelarik saria. Epaileen artean, epailerik onenaren saria Paul Urbanorentzat izan zen, eta AS egunkariak jaso zuen hedabideen saria, azken hau Nica Cuencak jaso zuelarik.

Eta ekitaldiko sekretua eta ezustekoa aurkezleak berak eraman zuen. Izan ere, Ernesto Diazek 50 urte daramatza kazetari moduan, eta beti saskibaloiari loturik, horregatik Federazioko Lehendakariak Urrezko Intsignia ezarri zion.