Nadie perdió ojo (FOTO: Rubén Sánchez/FGB)

Romay 300 haurrekin jolasean egon zen Donostian

Eguneko lehen ordutik, Manteo Kiroldegian ehunka haur bildu dira saskibaloian jokatzeko. Antolatzaileen ideia garbia zen, 2003an jaiotako, eta eskola kirolean parte hartzen duten haurrak biltzea topaketa handi batean. Emaitza, bikaina izan zen.

Gipuzkoako Federazioaren antolakuntzan Espainiako Saskibaloi Federazioak ere esku hartu nahi izan zuen, eta haien pertsonai “handienetakoa” bidali zuen, Fernando Romay. Parte hartzaile guztiak txundituta utzi zituen galiziarrak, baita bertaratutako gurasoren bat.

Topaketaren ardatza saskibaloia zenez, etenik gabe, partidak jokatzen aritu ziren jokalariak. Zortzi minutuko partida bat amaitu bezain pronto, bestearekin ekiten zioten, etenik gabe. Eta partida guztiak amaitu eta gero, Romayk hitzaldi bat eskaini zuen, saskibaloiaren baloreak eta garrantziak azalduz. Gainera, ezin aukera galdu, eta haurrei gogorarazi zien, irailetik aurrera, 2014ko Saskibaloiko Munduko Txapelketa ikusgai egongo dela Espainian.