Historia

1985eko irailaren 23an bete zen Euskal Saskibaloi Federazioaren sortze akta.

1986ko ekainaren 23an, Jose M. Rojok, Mikel Lekarozek eta Ignacio Elorzak osatutako Batzordeak Koldo A. Gaston Ibargoitia izendatu zuen Lehendakari bezala.

1991eko uztailaren 10ean, Koldo A. Gaston Ibargoitiak bere mandatua amaitutzat eman zuen, 1991eko uztailaren 13an kargua utzi zuelarik.

Data horretan egun horretatik aurrera bere kargua hartuko lukeen Batzordea eratu zen, eta berau indarrean mantendu zen 1993ko otsailaren 2ra bitartean.

1993ko otsailaren 2an, Gonzalo Casado Fernandezek hartu zuen Lehendakari postua, eta bere mandatua 1996ko abenduaren 31ean amaitu zen. 1997ko urtarrilaren 10ean berriz ere Lehendakari gisa aurkeztu, eta berriz ere hautatua izan zen, 2001ean bere mandatua amaitu zelarik. Urte horretan berriz ere aurkeztu zen, eta berriz ere hautatua izan zen, baina oraingoan 2003ko ekainaren 28an bere dimisioa aurkeztu zuen, kargua utziz.

2003ko azaroaren 25eko hauteskundeetan aurkeztu zen Jose Maria Rojo Garcia, eta egun horretan hautatua izan zen Lehendakari gisa 2005eko otsailaren 15a bitartean. Egun horretan berriz ere Batzordeak hautatu zuen Lehendakari gisa, eta 2006ko ekainaren 29an bere dimisioa aurkeztu zuen.

2006ko azaroaren 3an egindako Asanblean Arturo Aguado de Maeztu Jauna Lehendakari gisa hautatua izan zen. 2008ko abenduaren 19an berriz izendatu zuten.

2012ko abenduaren 28an, berriz hautatu zuten mandatu berri baterako, eta 2017ko urtarrilaren 19an German Monge hautatu dute Lehendakari moduan. 

Sortu zenetik, Lehendakari kargua hurrengo hauek osatu dute:

LEHENDAKARIAK

  • Koldo A. Gaston Ibargoitia
  • Gonzalo Casado Fernandez
  • Jose Maria Rojo Garcia
  • J. Arturo Aguado de Maeztu
  • Germán Monge Ganuzas

LEHENDAKARIORDEAK

  • Jose M. Rojo Garcia
  • Ignacio Elorza Rodriguez
  • Mikel J. Lekaroz Garicano
  • Pedro Azua Vives
  • Gerardo Candina García
  • Pedro Epelde Goldaracena

1991/07/13tik 1993/02/02ra bitartean osatutako BATZORDE KUDEATZAILEA

Koldo Gaston Ibargoitia, Javier Lopez Murugarren, Jose M. Arana Urcelay Pedro Azua Vives, Gonzalo Casado Fernandez, Javier Durango Arandilla, Ignacio Elorza Rodriguez, Carmelo Echevarria Beascoechea, Mikel Lekaroz Garicano, Arturo J. Aguado de Maeztu